Modaren ingresoak milioika eurokoak dira urtean, diru kantitate asko mugitzen du mundu osoan. Orain dela gutxi, artikulu bat irakurri nuen, Frantziako neska bati buruz. Neskak 18 urte zituen eta hasi berria zen unibertsitatean. Argazkilari batek argazki batzuk egin zizkion. Modelo-agentziak berehala fijatu ziren eta kontratatu nahi izan zuten. Eta, ilusio handiz mundu horretan sartu zen.
Hasieran, pixka bat argaldu behar zela esan zioten, eta berak onartu egin zuen. Baina, pixkanaka eta mundu horretan sartuta, pisua galtzen joan zen 45kg pisatzera iritsi arte. Konturatu zen, beste asko ez bezala, lan hori oso kutsakorra zela berarentzat, modak exijitzen dituen arau-estetikoak errespetatzea oso zaila zela, eta batez ere emakumeen (gizonezkoan ematen bada ere) osasuna arriskuan jartzen zuela. Horren ostean, mundu hori utzi eta bere ikasketetan zentratu egin zen.
Lotsagarria da emakumeen osasuna arriskuan jartzea, anorexiarekin jolastea edertasun-patroi okerrak inposatuz. Gazteen formatu ez gabeko pertsonalitatearen zalantzarekin jokatzen dute, eta horretaz aprobetxatzen dira, beraiek ez konturatzeko egiten ari direnataz.
Niretzat argi dago, ekonomiaren menpe bizi garela. Moda izugarrizko negozioa da eta atzean dagoena ezkutatzen dute interes ekonomikoen alde. Kontsumitzaile hutsak gara, sistema kapitalista batean. Ekonomia-eskasia etengabe sentitzen dugu, eta okerrena da nahi dugun hori lortu dugunean, ez dela nahikoa, gehiago nahi dugula. Gizakia oso berekoia da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.