2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

Ekonomia-Eskasia zer da?

Bakoitzak ekonomia-eskasiaren ideia bat dugu buruan. Izan ere, ekonomia-eskasia herrialde guztietan ematen da, garatuetan zein azpigaratuetan, beraz leku bateko jendeari edo beste lekuko bati afektatzen dion modua oso ezberdina izango da. Bi ekonomia-eskasia mota bereiz ditzazkegu, Unibertsala eta Erlatiboa.Beraz, ni testu honen bitartez esplikatuko dizuet ekonomia-eskasiaren motak, eta nola afektatzen duen.

Ekonomia-eskasia, pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da. Gure munduan ondasun eta zerbitzu ugari ditugu eta, hirugarren munduan, berriz, nekez asetzen dituzte oinarrizko beharrak, izan ere hori izango litzateke eskasia fisikoaren adibide on bat. Gurean, ez litzateke modu berdinean gertatuko hemen guk ez dugulako hirugarren munduko jendearen arazo berdinak, oinarrizko beharrak estatuak edo laguntza publikoek ematen dizkigutelako, gure ekonomia-eskasia, gure behar kapritxosoekin gehiago dago lotuta, beti nahi ditugulako gauza gehiago eta hobeagoak eduki.

Ekonomia-eskasia bi motatan sailkatzen da:
  • Unibertsala: Modu batean edo bestean, denoi eragiten diguen beharra.
  • Erlatiboa: Badaude baliabideak, baina eskura daudenak ez dira beharrak asetzeko nahikoak.

Beraz, nire ustez, ez genituzke hainbeste kapritxo eduki beharko, konturatu behar dugulako gu baino askoz gutxiago duen gendea badaguela eta haiek gure laguntza behar dutela, beraz, kapritxoetan dirua gastatu ordez laguntzei heman beharko litzaiekete dirua, hirugarren munduako jendeari gutxienez lehen mailako beharrak ase ditzazten.

1 iruzkin:

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.