2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena
PENTSIOEN ETORKIZUNA
Etorkizuneko pentsioak oraingoak baino %35 baxuagoak izango dira.
Noski jaitsiera handi hori ez da segituan gertatuko, 2050 urteko etorkizunaz ari gara hitz egiten, noski orain oso urruti ikusten dugu eta ez zaigu kezkagarria iruditzen, baina garai horiek ere etorriko dira eta ez legoke gaizki neurriak hartzea. Hasteko, zer dela eta jaitsiera hau? Lan eskasiarengatik eta langabezia tasa altuagatik. 2011ko (PSOE) eta 2013ko (PP) pentsio sistemen erreformek prestazioak jaitsi dituzte haien gastua lortutako irabaziekin berdindu arte. Jasotzen diren irabaziak ( langileen nominatik kentzen den dirua) handitzea aurreikusita ez dagoenez, honek soldata-murriztapenak eta enplegu prekarioa ditu ondorio nagusitzat.
Egia da, etorkizuna ezin duela inork aurreikusi, eta inkesta askok ez dutela asmatzen, baina gauzak ez badira aldatzen, etorkizuna geroz eta beltzagoa bihurtuko da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.