HAMARKA MILIOI HAUR POBREZIAN BIZI DIRA MUNDUKO HERRIALDE ABERATSENETAN
Interneten irakurri dudanaren arabera, Europar Batasunean 13 milioi haur inguruk beraien garapenerako beharrezkoak diren item-ak ez dituzte eskuragarri (gabezia maila definitzen duten oinarrizko elementuak dira). Bestalde, garaturiko ekonomiak dituzten 35 herrialdeetan, 30 milioi haur pobrezian bizi dira.
UNICEF-ek egin duen ikerketaren arabera, herrialde hauetan haurren pobrezia saihestu egin daitekela agerian uzten da. Herrialdek batzuek lan ona egin dutela erakusten digu (krisiaren aurreko datuak aztertuz).
Haur horien nagusizko ítem-ak hauek dira: egunero hiru aldiz jatea, eskolako lanak egiteko toki lasai bat izatea, etxean hezkuntza liburuak izatea eta Internet-erako sarbidea izatea.
Gabezia tasarik altuena Errumania, Bulgaria eta Portugal-en aurkitzen dira, baina herrialde aberatsagoetan ere, Frantzia eta Italia-n adibidez, gabezia tasa %10etik gorakoa da. Europako iparraldeko herrialdeek gabezia tasarik baxuenak dituzte, guztietan %3tik behera kokatzen dira.
UNICEFen Ikerketarako Bulegoa, beraien gizarteetan ohikoa denaren azpitik geratzen ari diren haurren portzentajea estimatzen saiatzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.