2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

Makilatu ala ez?

Gaur egun Espainian emakumeen %60 makilatzen da. Ondo ala gaizki dago makilatzea?
Iritzi ugari entzun ditut gai honi buruz. Batzuk esaten dute, zure benetako aurpegia estaltzea duela helburu, zu ez zarelako maite. Entzun dut jendea, makilatuta dagoen neska bati "faltsua" deitzea. Nire ustez lotsagarria da.

Makilajea, arropa eta gauza asko bezalaxe, negozio bat da. Hau da, negozioa egiten da berarekin, dirua irabazteko. Baina hala ere, horrek ez du esan nahi pasio bat izan ez daitekeela. Bi adibide jarriko ditut: futbola eta musika. Bietan diru asko mugitzen da, baina biak disfrutatzen ditugu eta pasioak sortzen dizkigute.

Egia da, beste gauza askorekin bezala, badagoela makilajerik gabe etxetik atera ezin diren pertsonak. Hori  modarekin lotuta dago. Modan, gorputz-konkretu batzuk, edertasun-kanon batzuk inposatzen dizkigute, horiek perfektuak balira bezala; eta horrekin, negozia egiten dute, gaizki sentiarazten dute jendea, publizitatearen bitartez, pertsonek gorputz hori nahi izateko. Asko jolasten da makilajearekin zentzu horretan, beraiek inposatzen dutelako begi handiak direla politak, eta ez txikiak. Betile luzeak eta ez motzak. Azal disdiratsua eta peka gabea.

Edertasuna oso erlatiboa da eta pertsonalki uste dut makilatzen denak dibertsioagatik egin behar duela eta ez gaur egungo gizartean egokitzeko. Jende askok ez du ulertzen makilajea, nire ustez behintzat, ez dela bakarrik "guapagoak" izateko; zu pertsona berdina zara makilatuta eta makilajerik gabe zaudenean. Makilajea arte bat da, afizio bat. Futbola, pelukeria, edo musika bezalakoa.

1 iruzkin:

  1. Egia da. Batzuentzat moda kontua da; besteentzat behar bat. Badago nor ez den kalera irteten makillatu gabe eta nor ez den aukera berezietan baino makillatzen. Modu batera ala bestera, makillajea gizartaren parte izan da historiarretik, eta negozio arrakastatsua izan da mendeetan zehar. Apeta ala ez? Norberak ikusi behar

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.