BURTSA
Burtsa instituzio bat da, non erosten edo saltzen diren (kontratatu egiten dira) era guztietako konpainien akzioak: enpresenak, bankuenak, aseguru etxeenak,eta abar. Burtsara bi eratako pertsonak joaten dira: erosi nahi dutenak eta saldu nahi dutenak. Enpresa baten akzioak Burtsan kotizatzen hasten diren unetik aurrera, konpainiak, burtsako terminoetan, beste izen bat hartzen du: Balorea. Horregatik esaten zaio Burtsari Balore Merkatua ere. Espainiako Estatuaren kasuan, gaur egun 500 balorek kotizatzen dute gutxi gora behera. Balore horien parte handi bat Euskal Herriko enpresak dira. Euskal Herrian, burtsa bakar batek funtzionatzen du, Bilboko Burtsak. Espainiako Estatuko gainerakoan, beste hiruk funtzionatzen dute: Madrilgoak, Bartzelonakoak eta Valentziakoak. Gaur egun, inbertitzaile handiez gain, milioika aurreztaile txikik hartzen dute parte burtsa horietan. Burtsa erabili ohi da enpresen egoera ikusteko, akzioen prezioak erakusten duelako enpresa horren etorkizuna nolakoa izango den. Enpresen egoera ikusteaz gain herrialde bakoitzeko ekonomiaren neurtzeko aparatu bat. Nahiz eta, batzuetan, errealitate ekonomikoa distortsionatzen duen.
Burtsan negozioak egin ahal izateko konozimendu asko izan behar dira, erosten diren akzio horiei buruz informatua egon, eta egunero merkatuak nola eboluzionatzen duen ikusi, etab. Gauza horiek kontuan izan gabe, dirua galtzea oso ohikoa izango da, akzioen prezioa jaitsi egin daitekelako eta saldu ezinik egongo delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.