Gaur egun mota askotako bonbillak
daude. Hasteko Goritasunekoak daude non bonbilla klasikoak dira, eta gero Halogenoak daude non indarra eta iraupena handiagoa dute, bi motatakoak daude:
·
Sareko
tentsioan
·
Tentsio
gutxikoak
Gaur egun tentsio gutxikoak
(potentzia gutxiko) bonbillak asko erabiltzen dira, argia berdin-berdin ematen
dute eta gainera era merkeago batean.
Bonbillen gai honek
pentsarazi egiten dit ! Zeba holako bonbillak edukita, ez dutenak hain modu
handi batean kontsumitzen, ez dira toki guztietan jartzen edo erabiltzen? Asko
kontsumitzen duten bonbillak kendu ezkeroz ez genuke hainbeste energia modu honetan kontsumituko. Askotan hainbat
behar ditugu baina hartzen diren bideak ez dira batere egokiak.
Munduko hainbat tokitan,
New Yorken adibidez argiaren funtzionamenduaren gehiegizkotasuna dago. Egia da,
biztanle asko bizi direla eta argia behar dutela, baina eraikin asko gauetan
argiz piztuta daude kriston kontsumo pila galtzen.
Kapitalarekin lotuta
dagoen kontzeptua da.
Argia edukitzea etxe
batean nire ustez 2.mailako da. Lehenengo etxe bat behar delako eta mundu honetan
badago jendea zoritxarrez ez daukana etxerik, eta gero etxea eduki ezkeroz 2
mailan sartuko nuke, etxe bat argirik gabe … egunean zehar ondo baina
gauean ...
Nire ustez bonbillak
aukeratzeko garaian kontuz ibili behar da, ez hartzeko gehien kontsumitzen
duena. Argia ematen badigu era berdinean zertarako hartu garestiena?
Bonbillak baita ere
2.sektorean sartzen dira industria,energia sektorean daudelako.
Nire ustez lehenengo ondo
ohartu behar gera zer den erosten ari garena, beste lurraldeetako pobrezian, ur
faltan, osasunean … pentsatzen.
Bonbillen asuntoa bueno, ez
da hain harrigarria baina egunerokotasunean egiten duguna da, bai argiarekin,
materialismoarekin, …
Txikitatik gurasoek esan
oi diguten kontua da, kontuz ibiltzeko argiarekin. Urteak eta urteak pasa eta kasurik
ez egin, zer esaten dutenaz ohartu gabe baina orain heldutasun pixka batekin
denetaz erreflexionatu eta konturatzen zera.
GOAZEN EGUNEROKOTASUNEAN
EGITEN DEGUNAZ OHARTZERA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.