DENDA
TXIKIEN DESAGERPENA
Lehen, dendak herri gehienetan zeuden, guztietan ez
esateagatik. Herri batean ez bazegoen ondoko herria bos minututara zegoelako
eta bertan bazeudelako zen. Bai janari dendak, bai arropa dendak, okindegiak… oso
txikiak ziren eta gehienetan behar ziren gauzak besterik ez zeuden.
Gaur egun aldiz, herriko plazara joan eta geroz eta denda
gutxiago daude. Beraz, non erosten du jendeak janaria, arropa, etxea garbitzeko
produktuak… ? Komertzio handietan ain zuzen ere. Geroz eta enpresa handi
gehiago ditugu. Oiartzunen bertan, alkanpo, Carrefour, Macro, Eroski... ditugu
eta gainera Mercadona haundi bat egiten ari dira. Beharrezkoa al da 10 000
biztanle dituen herri batentzako komertzio guzti hauek egotea? Denok erosten
ahal dugu denda guzti hauetan?
Normala den bezela, gehienok horrelako janari dendatan erosten
dugu janaria edo etxeko pruduktuak. Abantaila asko dituela ezin dugu ezeztatu,
barietate gehiago dugu, produktuak merkeagoak dira… baina bere desabantailak
ere baditu. Hainbeste produktu dauden dendetan azkenean beharrezkoak ez direnak erosten
ditugu, begi bistan jartzen baidizkigute tentazioa sorrarazteko. Beraz,
gehienok horrelako dendetan erostera joango gara normala den bezela. Orduan, nola
jarraitzen dute irekiak herrietako denda txikiak? Erantzuna oso ximplea da. Jende
helduei esker, hauek tradizioa jarraitzen dute eta denda txikietara joaten
direlako erosketa guztiak egitera.
Komertzio handietan, denbora gehieago galtzen da erosketa
egiterako orduan. Adibidez, esnea erosi behar badugu, lakturale, marka blanka,
kaiku… erosteko aukera izango dugu, beraz aukeratu beharra dago. Zein aukeratu
pentsatzerako orduan denbora galduko dugu. Erabaki bat hartzerakoan aukeratu
gabe uzten den hori izango da aukera-kostua.
Lehen mailako beharraz, ezinbestekotzat jotzen dira, beraz
lehen mailako produktu gehiago produzituko dituzte. Honek ez du esan nahi
bigarren mailako produktuak gutxi produzitzen direnik, hauen helburua erosleari
tentatzea bait da, beraz gauza berri gehiago produzitzea da helburua erosleak
probatzeko edo dena delakoa, erosleak asko erosi dezan.
Kontsumitzaileek, familitan edo etxeko ekonomiatan bilduta,
zer ondasun edo zerbitzu kontsumituko dituzten erabakitzen dute, beren beharrak
ahalik ongien asetzeko. Enpresak aldiz, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari
eta banaketari buruzko erabakiak hartzen dituzte, etekinen bat lortzeko,
eskuarki.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.