TEKNOLOGIAREN ERAGINA EKONOMIAN
Gaur egun ekonomian zuzenean edo zeharka teknologiaren erabilerak eragina du. Garapen teknologikoaz oso babestuta dago, hau garatzen den eremuan produktibitatea handitzea dakarrelako. Teknologia historian zehar eta gaur egun ere prozesu ekonomikoen funtsezko zati bat da edozein ondasun eta zerbitzu mota ekoizteko eta trukatzeko. Hauek, alderdi positibo eta negatiboak dituzte gauza guztiek bezala.
Ondasunen ekoizleen eta zerbitzu hornitzaileen ikuspuntutik ere, teknologia da diru sarrerak lortzeko ezinbesteko bitartekoa. Begira dezagun 2001. urtetik, internetaren gorakada agertu zenean, enpresa askon diru sarrerek gora egin zuten eta jende kopuru handiarentzat mesedegarria izan zen. Honek, industria gehiago hedatzea ekarri zuen, lan-maila eta pertsonentzako lanpostuen aukerak handituz. Honekin batera, kontsumitzaileen ikuspuntutik, teknologiak ondasun eta zerbitzu hobeak lor ditzake, normalean (baina ez beti) iraganekoak baino merkeago eta gainera internet bidezko salerosketek, alderdi positiboa dute, hala nola denbora aurreztea, ekonomia progresiboa ahalbidetzen duen langileen ahalegina murriztea...
Baina ez da alderdi positibo bat beti, ondasun ekoizleen ikuspuntutik begiratuta, teknologiak industria askotan produktibitatea areagotu duen arren, produktibitatea ere eten dezake. Makineria, softwarea edo hardwarea gaizki funtzionatzen badute edo konpondu behar badira, eraginkortasuna asko murrizten da, erakundea teknologiaren menpe baitago eguneroko lanetako. Bestalde kontsumitzaileen ikuspuntutik, NBEren ustez, munduan 431 milioi pertsona izan dira ziberkrimenaren biktimak, eta delitua baliabide teknologikoetan zentratu da datu pertsonalen lapurreta, birus informatikoak, hackinga, eta pirateria bezalako delituen bidez. Langileen ikuspuntutik ere, alderdi negatibo batzuk baditu, teknologiak lanpostuak murrizten ditu, hauek makinaz ordezkatuz adibidez.
Bukatzeko, aurrerapen teknologikoen eta aldaketa industrialen garaiak gure gizartea asko berritu duten bezala, zientziaren eta teknologiaren garapenak, modu errazagoan bizitzeko aukera emanez, espero da enpresek teknologia berri hauek ondo erabiltzen jarraitzea, merkatua gero eta errazagoa egin dezaten eta ekonomien eta herrialdeen arteko harremanetan positiboki lagun dezaketen.
BIBLIOGRAFIA:
https://sites.google.com/site/impactodelatecnologiaava/home/en-la-economia
https://www.economiadehoy.es/ventajas-y-desventajas-de-la-tecnologia-en-la-economia-actual
https://www.cuidatudinero.com/13120017/de-que-forma-afecta-la-globalizacion-a-la-economia-mundial
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.