2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala


                             BASERRITIKAN ETXETARA

Baserri bat izateak lan eta egin behar asko eskatzen ditu. Egin behar horien artean, elikagaiak hazi, eskuratu eta saltzea zati oso garrantzitsua da baserri baten ekonomiarentzat. Hori dela eta, baserritarrek beraien produktuak supermerkatuei saltzen ibili dira urte askotan zehar, baina ,azken urtetan gauzak aldatu egin dira.

Esan bezala, supermerkatuek betidanik eskuratu dizute baserritarrengandik produktuak, bitartekari lana egiten. Baina, baserritarrek kexatu egin dira. Zergatik?  Produktu horien azken prezioko zati handiena supermerkatuak eskuartzen dutelako, baserritarrei gutxio ordainduz. Hau da, produktu horien salmentatik  supermerkatuak diru gehiago lortzen duelako.

Horren aurrean, baserritarrek irtenbide bat bilatu  nahi izan zuten, eta oraindela urte batzuetatikan , beraien produktuak bitartekaririk gabe saltzen ibili izan dira. Hau da, etxe eta familietara zuzenean saltzen. Geroz eta gehiago dira metodo hau erabiltzen dutenak beraien produktuak saltzeko, etekin eta irabazi handiagoa lortzeko. Horretarako hainbat baliabide dituzte. Adibidez online salerosketa asko nagusitu egin da. Adibide bezala, badago web gune bat baserri km0 izenekoa, baserriko produktuak eskuartzeko. Eta horretaz gain,  asteburutan merkatu ugari izaten dira plazetan nun, baserritarrek beraien produktuak salmentan jartzen dituzte.

Egoera honen aurrean, erabat ados nago baserritarrekin. Ez da bidezkoa, supermerkatuak diru gehiago lortzea, produktu behera zaintzen eta hazten duena baino. Baserri bat izatea eta zaintzea kostu handi bat da eta baserritarrek ez dute zertan etekin gutxio lortzea jasan behar. Horregatik, metodo berri hauek bultzatzen eta erabiltzen saihatu behar gerala iruditzen zait.

Compra directo a agricultores locales a través de Mercado Campesino online  - La Quinta Emprende    Frutería Preparando Productos Agrícolas Orgánicos Frescos En El Mercado De  Agricultores Fotos, Retratos, Imágenes Y Fotografía De Archivo Libres De  Derecho. Image 76699049.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.