Espainiak Europako berrerortze ekonomiko handiena izango du urteko azken hiruhilekoan
Pandemia hasi zenetik, ikusi ahal izan zen Espainiako ekonomia oso sentibera zela haren ondorioekiko, gizarte-harreman handiagoa behar duten zerbitzuen sektoreko adarren pisu handia dela eta.
Lehen hiruhilekoan, Barne Produktu Gordina (BPG) % 5,2 jaitsi da, Frantziaren eta Italiaren kontrakzioek soilik gaindituta. Bigarren hiruhilekoan, orain arteko konfinamendu zorrotzenekin, Espainiako ekonomia % 17,8 jaitsi zen aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta Frantziako eta Italiako BPGren beherakada gainditu zuen. Hirugarren hiruhilekoak, uda tarteko, % 10eko hazkundea ekar lezake Espainiarentzat, eta horrek une batzuetan nolabaiteko baikortasuna sortu zuen, batez ere uda hasieran.
Nik uste det ekonomia ez dela lehengo egoerara iritsiko urte batzuk pasa arte, diru asko galdu da eta ekonomia asko jaitsi da, eta hori berriro bueltatu eta igotzeko denbora behar da. Horretaz aparte koronabirusa bukatu behar da egoera berriro zenera bueltatzeko, bestela ekonomia ez da berriro igoko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.