Nauru-ko uhartea
Herrialdearen informazio nagusia:
Nauru ozeano pazifikoko herrialde bat da, Australiaren ipar ekialdean kokatua. 20km karratuko distantzia du eta 11 mila biztanle. Uharte hau 1200. urte aldera izan zen aurkitua, Taiwanetik iritsitako imigranteengatik. 700 urtez bizi izan ziren hor mila bat biztale. 1798. urtean arrantza itsasontzi batek aurkitu zuen arte. Horren ondoren herrialde askorengatik kolonizatua izan zen: Ingalaterra, Alemania, Australia, Taiwan… Hemengo biztanleak ehiza eta arrantzaz bizi ziren. Beraz, nola bihurtu zen munduko hirugarren herrialde txikiena munduko herrialde aberatsenetako bat?
Fosfatoaren deskubrimendua:
Hogeigarren hamarkadako hasieran, Nauruko uhartean fosfatoa deituriko mineral bat aurkitu zen. Mineral hau milaka urteetan zehar sortutako itsas organismo eta txori gorotzen nahasketa da. Mineral hau oso baliotxua da, fertilizante natural bezela erabiltzen zelako eta beranduago armak egiteko. Ala ere, urteak pasa ziren mineral hau esplotatzen hasi ziren arte. Zehazkiago 1968 urtenan, Nauruk soberania lortu zuen urtean.
Fosfatoaren explotazioa:
Honen ondoren, 70.hamarkadan, herrialdeko fosfatoaren explotazio masibo bat gertatu zen. Mineral hau beste herrialdeetara exportatzen zen, eta izugarrizko dirutza sortu zuen uhartearentzat. Herritar guztiek lanbidea, osasuna, ikasketak eta bizi kalitate oso ona zuten. Hortaz gain herritarrek ez zuten zergarik ordaintzen eta biztanleko BPG-a 50.000 euro baino altuagoa izatera iritxi zen. Bainan honek ez zuen betirako iraun.
Krisi garaia:
80.hamarkadaren erdialdean hasi zen herrialdearen fosfato erreserba bukatzen, eta fosfatoa uhartearen diru sarrera bakarra zenez, arazo handia zen. 90. hamarkadan gobernua uhartearentzat soluzioak bilatzen hasi zen, bainan korrupzioaren presentziaren laguntzarekin denak gaizki atera ziren. Lehenik herrialdeak zuen guztia saldu zuen (Australian zituen bi eraikin eta uhartea kanpoko munduarekin konektatzen zuen egazkin bakarra). Ondoren nauru paradisu fiskal bat bihurtzen saiatu ziren, bainan ez zen ondo atera. NBEn haien bozkak beste herrialdeei saldu zizkieten eta diruaren truke estatu soberanoei errekonozimendua ematan zuten, Abjasia edo Taiwan esaterako. Bainan esan bezala hauek ez zuten ekonomia berpizten lagundu.
Presoen politika:
Azkenean Australia izan zen herrialde honentzako konponbidea aurkitu zuena. Australiak ez zuen iristen ziren errefuxiatuen kargu egin nahi, eta hauek Nauruko uhartera diru truke bidaltzea erabaki zuten. Australiak mila euro ordaintzen dizkio hilabetero Naururi daukaten preso bakoitzarengatik. Kanpamendu honetan 1300 bat pertsona egotera iritsi ziren eta oso kondizio txarretan.
Politikaren bukaera:
2018. urtean kanpamendua istea eta presoak Australiara itzultzea erabaki zuen Nauruko lehendakariak. Honen ondoren biztalne gehienek alde egin zuten eta gelditu zirenak kondizio txarretan bizi dira gaur egun. Horain BPG-a duela 40 urte baino bost aldiz txikiagoa da. Biztanle gehienak langabezian daude, eta munduan obesitate maila handiena duen herrialdea da.
Konklusioa:
Bukatzeko, zer erakusten digu Naururen historiak? Ikuspuntu ekonomiko batetik begiratuta, argia da zein izan zen herrialdearen akats nagusia. Uhartearen ekonomia guztia produktu bat izatea. Horregatik da garrantzitsua herrialdeek diru sartze ezberdin asko izatea. Herrialde batek bere ekonomia guztia turismoan jartzen ba du (adibidez), eta turismoa gelditzen ba da (konfinamenduan gertatu zen bezala) herrialde honen bukaera izan daiteke. Naururi gertatu zitzaion antzera.
Infografia:
Pau Zalakain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.