Bilboko Portuak 10 milioi euroan esleitu du kai-mutur nagusiaren urbanizazioa
Izenburuan irakurtzen den bezala, Bilboko portuan, 10 miloietan esleitutako kai-mutur nagusiaren urbanizazioa hiru etapetan egingo da, lehenengoa obra zibilena eta azpiegiturena izango da. Bilboko Portuko Agintaritzak 10,2 milioi euroren truke esleitu die Lantania eta Iza Obras enpresei.
Aurreikusi dutenez, obrak 8 hiabeteko epean bukatuak egongo dira, 201.399 metro koadroko azaleran izango dira obrak, eta obrak egiteko, ipar-hego galtzadara lotzeko bideak egingo dira. Horretarako, bi errepide eta loturako biribilgune bat eraikiko dituzte.
Bertatik, errepide baten zati bat egingo da erdiko kai-mutur osoan zehar, zabalguneko eremuetara bide berrien bidez sartzeko.
Gainera, hormigoizko lauza egingo da kai-mutur osoan trenbide-lanak egiteko, baita etapa horri dagokion zabalgunean zoladura egiteko ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.