2001eko Argentinako krisia
Testuinguru historikoa:
Argentina 1983. urtean, Malvinetako guda galdu ondoren, diktadura batetik ateratzen da eta herrialdea egoera sozio-ekonomiko oso txar batean gelditzen da. Zor publikoa asko handitzen da eta inflazio ikaragarria sortzen da. Hortaz gain “Plan Cóndor” sortzen da eta errepresio soziala oso nabaria bihurtzen da, Alfonsín lehendakari izanda. Herrialdea krisis ekonomiko handi batean sartu zen. Herritarren erdia pobrezian bizi zen eta heren bat langabezian zegoen. Urteak pasa ahala, eta Carlos Menem-en lehndakaritzapean, krisia eta egoera soziala okertzen joan zen.
“1 a 1” legea:
Austral txanpon argentinarrak balorea galtzen zuen oso azkar, eta honekin herrialdeko ekonomia okertzen zen. Hau konpontzen Cavallo ekonomia ministroak 1991. urtean “Ley de convertibilidad Austral” edo “1 a 1” legea sortu zuen. Lege berri honek egin zuena argentinako pesoa Estatu Batuetako dolarraren prezio berdina izatea momentu oro. Beraz peso bat dolar bat bihurtzen zen (Austral txanponetik peso txanponera aldatzen). Neurri hau inflazio masiboa gelditzeko sortu zen. Cavallo ekonomilariak aurreikusi ez zuena izan zen AEB-ko eta Argentinako ekonomia guztiz ezberdinak zirela, eta peso bat dolar bat izaten jarraitzeko diru mailegu oso handiak eskatu beharko zituela
FMI-aren zorra txikitzeko saiakerak:
Argentinak 120 mila milloi inguruko zorra zuen FMI-arekin, eta honek herrialdearen egoera ekonomikoa ikusita diru fluxua nabarmenki txikitzea erabakitzen du, Argentinari presio handia egiten zor zuen dirua itzultzeko. 1999. urtean Fernando de la Rua aukeratua zen auteskundetan lehendakari bezala, eta Cavallo ekonomia ministroarekin batera hartzen duen lehenengo erabakia empresa publikoak saltzea da, horrela FMI-aren zorra ordaintzen hasteko (Segba, OSN edo YPF besteen artean). Erabaki honek FMI-aren zorra txikitzea lortzen ba du ere Argentinako langabezia tasa ikaragarri handitzen du, ekonomia okertzen jarraituz. De la Ruaren bigarren urtean FMI-ak eskatuta beste erabaki bat hartzen du “Ley de flexibilidad laboral” izeneko plan bat martxan jarriz. Lege honek langileen soldatak eta jubilazioak %8tik %20 ra jaisten zituen, BPG-a handitzeko asmoz.
Mobilizazioen hasiera:
Nola ez, erabaki guzti hauek herrialdea egoera okerrago batetara eraman zuen, herritarren erdia pobrezian egonda. 2000. urteko urrian sindikatu eta mugimendu langile ezberdinek kalean protestatzen hasi ziren, karreterak mozten, kontenedoreak erretzem etab. Urte oso batez FMI-aren dependentziaren kontrako eta artutako erabakien kontrako protestak jarraitzen dute, geroz eta indartxuagoak eta biolentoagoak bihurtzen, 2001eko urrian Argentina azken 3 hamarkadetan egon zen egoerarik okerrenean egon harte. Zor internazionala 180 mila milloi U$S ekoa zen eta herrialdeak 17 mila milloi U$S bakarrik zituen banku zentraleko erreserban.
“Corralito” legea:
Hau ikusita, Argentinako herritarrak haien aurrezki guztiak bankuetatik ateratzen hasten dira, hauek pikutara joatearen beldurrez. Egoera hau gelditzeko Cavallo ekonomia ministroak, inorekin kontsultatu gabe, “Corralitito” izeneko lege bat jartzen du martxan, De la Rua lehendakariak abenduaren 3an publikoa eginda. Lege honek Argentinako herritar bakoitzari astean bankutik 250 peso ateratzen uzten zizkion bakarrik. Erabaki honek ez aurrezkirik ez lanik ez zuten herritarrak egoera ikaragarri txar batean utzi zituen eta hauek janaria lapurtzen hasi ziren. Herrialde osoko supermerkatu eta dendetan lapurketa masiboak gertatzen hasi ziren eta abenduaren 19a arte egoera okertzen joan zen. Sakeo, protestak eta istiluak egunero gertatzen ziren eta bi asteetan lau pertsona hil ziren. Egoera hau gelditzeko De la Ruak abenduaren 19an etxeratze agindua imposatzen du herritar guztiei. Lehendakari ohiaren arabera hau erabaki sinboliko bat zen bakarrik, inork ez zuen espero jendea etxera itzultzea.
Abenduak 20eko istiluak:
Buenos Aireseko hirian gau horretan kazerolada masibo bat konbokatu zen. Plaza de Mayo-n Argentinak inoiz ikusi duen protesta handiena gertatzen da. Umeak, aitona-amonak, empresari eta etxe-gabeak batzen dira protesta pazifiko batentzat. Poliziak indarkeria bortitzarekin erantzuten du gau osoan istilu ikaragarriak gertatuz. Honek ez zuen inor gelditzen, eta hurrengo egunaren goiz osoan zehar leku guztietatik jendea iritsi zen De la Ruaren dimisioa eskatzera. Eguerdian protesta masibo bat gertatzen da “Madres de la plaza de Mayo” ko kideek lideratuta.Eta poliziak berriz tiroka erantzuten du. Arratsalde horretan herrialdeak bizi duen egunik bortitzena gertatzen da, hiri osoan istiluak nagusituz. Arratsaldeko 6:30 etan De la Rua lehendakariak dimititu egiten du, eta helikopteroz uzten du hiria. Bi egun hauetan 39 pertsona hil ziren, bortizkeria polizialarengatik, gaur egun “Masacre de la Plaza de Mayo” ezagutzen den egunean.
Krisiaren kontsekuentziak:
Abenduaren 20tik urtarrilak 1era Argentinak bost lehendakari euki zituen, eta protestak jarraitu zuten. Azkenekoak, Eduardo Duhalde, urtarrillaren seian “1 a 1” legea kendu egiten du eta zor nazionalaren ordainketa kantzelatu egiten du. Urte bat beranduago “Corralito” legea ere bukatu egiten da eta gutxinaka gutxinaka Argentina bizi duen krisi okerrenetik errekuperatu egiten da.
Infografia:
https://es.wikipedia.org/wiki/Crisis_de_diciembre_de_2001_en_Argentina
https://economics.rabobank.com/publications/2013/august/the-argentine-crisis-20012002-/
https://elpais.com/internacional/2016/12/13/argentina/1481655800_716012.html
Pau Zalakain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.