2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Espainiak BEZ altuena maskaretan

 Espainiak %21-eko BEZa kontserbatzen du maskariletan


Mundu mailan bizitzen ari garen krisia geroz eta larriagoa da. Nahiz eta geroz eta lanpostu gutxiago eta diru gutxiago egon, politikariek haien kuotak eta subentzioak kobratzen dituzte, baina hau hurrengo artikuluan jorratuko dut. Ba nahiz eta pertsona asko egoera ekonomiko larrian egon eta maskarilak bizitzeko beharrezkoak izan egoera sozial honetan, Espainian oraindik %21-eko BEZa daramate hauek, gainera maskarilarik gabe kalean egotea legez kanpokoa da eta isuna jartzen dizute. 


Egia da hau ez dela osotasunean honela, izan ere Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeei edota zerbitzu publikoetan beharrezkoak diren egoeretarako zuzendutako maskara erosketak %0-aren BEZa dute; baina nire ustez honek badu tranpa moduko bat, izan ere, estatuak ez du BEZ-arik ordaindu behar, bere buruari ordaintzea bezala izango litekelako. Alderdi politiko batek maskaren BEZa ezabatzeko proposamena egin du, baina boterean dauden bi alderdiek ezezkoa eman dute, beraz, oraindik ez dago horrelako aldaketarik martxan. Ez dut esan alderdi politiko hauen izena ez emateko aldez aurreko iritzi politiko bat dudala eta ahalik eta neutroena izateko. 


Europako beste herrialdeekin alderatuta, Espainia EBeko BEZ altuena duenetarikoa da Esloveniarekin batera (azkeneko hau %22-arekin). Portugalek, Frantziak, Greziak eta Alemaniak %6-a baino gutxiago dute, eta Belgikak, Austriak, Finlandiak, Irlandak, Herbehereak, Holandak, Italiak eta beste batzuk %0a. Gobernuko ogasun mistruak maskaren BEZa jaistea zigortua dagoela esan du, baina Europako Batzordeak laster ukatu zuen afirmazio hau ukatzera, izan ere gezurra da. 


Beraz azkenik, arrazoi ezezagun baina ondorioztagarriengatik Espainia maskaren Europako BEZ handienetakoa jaitsi gabe jarraitzen du, hau egiteko aukera izanda ere; eta beren soldatak xentimo bat ere ez jaitsi gabe, baina hori beste artikulu baterako ematen du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.