2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Guuk, telefonia enpresa euskaldun berria

 Telefonia konpainia euskaldun berria


GUUK, oso arraroa izango litzateke telefonia konpainia honi buruz ezer ez entzun edo ikusi izana. Enpresa euskaldun hau berria dela esan daiteke; eta egun batetik bestera guztiok dugu buruan konpania honen publizitatea ikusi dugun momenturen bat; adibidez, nire kasuan, YouTuben, Instagramen eta kalean ikusi ditut haren iragarkiak, baina batezere zineman, imaginatu nolakoa den situazioa: Hau idazten ari nintzenean musika entzuten ari nintzen, eta bapatean konpainia honen iragarki bat atera zait. Ia guztiok ikusi dugu iragarki hori zineman, baina, zergatik egin da hain famatua? Beste telefonia konpainiekin konpetentzia interesgarri bat al du?


Hasteko, Guuk MásMóvilen zabalketa bat dela esan genezake, izan ere, Guuk %70-an MásMóvilek finantzatzen du. Egia esan, konpainia honek marketingean izan du puntu fuertea; hau da, ikertu dudanez, ez da ezer berria, tarifa arruntak eskaintzen ditu; are gehiago, tarifak zertxobait mugatuak direla iruditu zait, eta gainera tarifa horientzako prezio altua duela iruditu zait. Baina marketinaren zatia ondo egin dute; hau da, lehen aldiz telefonia kanpaina minimalista bat ikusi dut, gainera zineman eta alde guztitatik jarraitzen dit publizitatea horrek. Egun batean, motxila moduko bat eta guzti eskaini zidaten doan kaletik; nola ez, haien publizitatea egiteko. Horrez gain, ez dut beste telefonia kanpainarik ikusi euskaraz inoiz, baina uste dut euskaldunoi pelota egiten pixkatxo bat pasatu direla eta guzti, hona hemen deskribatzen ari naizenaren argazki bat: 



Uste dut ez duela gaiarekin zerikusirik, baina nire iritzia baino ez da.


Konparaketa batzuk egitea pentsatu dut, beraz, telefoniako konpetentzien prezioak begiratu ditut; eta azkenean konpainia guztiek gutxi gora behera berdina eskaintzen dute prezio ia berdinen truke. Salbuespena Movistar dela uste dut, izan ere, Movistar+ eta Netflix telefono tarifa berdinean datozte.


Azkenik, “letra txikiak” irakurtzea oso garrantzitsua dela esan nahi dut; izan ere, konpainia guztiek erabiltzen dituzte horrelako tranpak. Adibidez: ¡29€ hilabetean soilik! *(Bigarrengo hilabetetik aurrera 59€ hilero).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.