Pandemia dela eta gertuko supermerkatuen jarduera asko igo da hilabete hauetan.
Eroskin batez ere elikagaien jarduera handitu da, izan ere 2412 milioi eruroko fakturazioa izan du urte erdi honetan, horretaz aparte pandemiaren eraginez urbileko dendak biziberritu egin dira, salmentak %12 igo dituzte. Honek ere gauza kaltegarri batzuk ekarri ditu, adibidez bidaia agentziek eta gasolindegiek asko sufritu dute.
Ondorioz taldeak 48 milioi euroko etekina lortu du urte erdi honean. Eroski S, Coop kooperatibak berriz 5,6 milioi euroko irabazia izan du, salmentak %15 igo dira aurreko urteko lehen seihilekoarekin konparatuz.
Rosa Carabelek, Sare Komertzialeko zuzendari nagusiak esan du kontu horiek erakusten dutela gizarteko egoerak salmentak hobeteu dituela bain aldi berean bezeroari zerbitzu onena emateko gastuak handitu egin direla ingurune seguru bat bermatzeko. Gastu igoera gehienak segurtasuna eta garbiketa handitzeko izan dira, baita banaketa taldeak handitzeko ere, 1562 langile gehiagorekin bukatu du seihilekoa enpresak.
Zor kontuak:
Urteko lehen erdi honetan, 40 milioi euroko zorra amortizatu du Eroskik eta bankuekin hitzartu denetik gora ari da amortizatzen.
Horretaz aparte, sei hilabete hauetan 37 denda beri ireki ditu, ghauetatik 4 supermerkatu propio, Cash and Carry bat eta frankizia moduko 32 denda. Epe horretan 31,2 milioi euroko inbertsioa egin du eta taldeak sei milioi bezero-bazkide ditu eta 138 milioi euroko transferentziak egiten dizkie eskaintzen era sustapenen bidez.
.
a.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.