2020(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Estatu Batuetako hauteskundeak

 

Jakina da gutxi barru Estatu Batuetan hautezkundeak daudela, horregatik aurkeztuko diren 3 kandidatuen proposamen ekonomikoak aztertuko ditut. Seguraski 3 kandidatu daudela entzun duzun lehen aldia da, izan ere bai Demokratak eta Errepublikanoak, kandidatu libertarioa, Jo Jorgensen izenekoa,  mututzen saiatzen ari dira, eztabaidetan parte hartzen ez utziz. Hala ere, Jo Jorgensen mututzeko saiakeren arren, enkuestak alderdi liberatarioarentzat geroz eta bozka gehiago aurreikusten dituzte. Horregatik 3en proposamen ekonomikoak, ahal dudan modu objektiboan aztertuko ditut, iturri ezberdinetatik informazioa eskuratuz, bai Trumpen aldeko iturriak eta Bidenen aldekoak, zoritxarrez ez baitaude iturri %100 fidagarri eta objektiboak.


3 kandidatuen proposamenetan sakondu baino lehen, Trump egon den 4 urteen analisi ekonomiko motz bat egingo dut. 2017an Trumpek zergak jetisi zituen, enpresen eta aberatsenen zergak zehazki, eta ondorioz langabezia minimo historikoetara jeitsi egin  zen, % 3,5era, baxuena 50 urteetan. Hala ere, esan beharra dago, langabezia hain baxua izatea ez duela zertan Trumpen meritua izan behar, izan ere Alemanian edo Erresuma Batuan langabezia ere minimo historikoetan zegoen. Horrez gainera, politika internazionalari dagokionez guztiok dakigun bezala Txinarekin gerra komertzial bat hasi zuen, eta estudio baten arabera, Estatu Batuaren ekonomia erreala, gerrarik izan ez balitz baino %0,3 txikiagoa da eta gutxi gora behera 300.000 lan galdu dira gerraren ondorioz. Gainera, Estatu Batuetako produktu batzuen prezioa igo egin da, eta ondorioz, kontsumidoreei negatiboki eragin die. 


Iadanik Trumpen politika ekonomikoa sakondu dugula, kandidatuen neurrietan sakonduko gera, Bideneri dagokionez, 700 mil milioiko plan ekonomiko bat proposatzen du Estatu Batuetan egindako produktuak erostea sustatzeko. Baita ere salario minimoa 15 dolar/ordu ezartzea, 12 asteko baja seme-alabarik izaterakoan, doako ohanzaingo unibertsala, pobreentzat laguntzak handitzea, enpresei eta aberatsei zergak igotzea, osasungintza publiko aukerak handitzea, enpresei koronabirusaren egoeraren ondorioz laguntzak eskaintzea eta familiei ematen diren langabezi laguntzak hedatzea proposatzen du.


 Bestalde, Jo jorgesenri dagokionez, kandidatu libertarioa, enpleguari dagokionez, batez ere traba burokratikoak murriztea eta lan erregulazioak kentzean datza. Baita ere, gastu publikoa eta zergak asko murriztu nahi ditu, izan ere, berak dio, enpresa pribatuak dirua modu efizienteago batean gastatzen dutela. Baita ere Estatu Batuen deudari garrantzi handia ematen dio, izan ere bere BPGren %100 baino handiagoa da. Osasungintzari dagokionez, osasun gastua %75 bat murriztu daitekela dio, aseguru medikuen artean benetazko konpetentzia balego. Gizarte segurantzari dagokionez, boluntarioa izatea proposatzen du, eta nahi duenak bertan dirua sartzea defendatzen du. Pobrezia murrizteko, bizi kostua murriztea, enplegu onak sortzea, eta ekonomia hazkundea bide bakarrak direla dio eta  pobreei laguntzea gobernuz kanpoko erakundeen lana dela dio. Azkenik, komertzioari eta inmigrazioari trabak kendu behar direla uste du.


Ez dut Trumpen proposamenen analizi bat egingo izan ere 4 urtez gobernuan egon ondoren bere pentsakera eta proposamen ekonomikoak iadanik dakizkigu.


https://www.youtube.com/watch?v=A0qyiY7yUYg

https://joebiden.com/

https://jo20.com/

https://www.youtube.com/watch?v=g9ffSJHEe0A&list=WL&index=419


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.