2020(e)ko urriaren 3(a), larunbata

BURTSAK BERE MAILA BAXUENEAN ITXI DU SAIOA 2003TIK 

 


2003. urtetik lehenengo aldiz, IBEX 35ak, 6000 puntutik behera itxi du saioa. Estatuak bere egin beharrak beteko dituen zalantzan dago, hortaz, Espainiako burtsak egun beltz bat bizi du.

Errekor berri bat sortuz, arrisku sariak, saioa amaitu du 638 punturekin. IBEX 35ek berriz, 5.956,30 punturekin geratu da, saioan, %3,58 galdu du.

Murtziak eta Valentziak egin duten bezala, emaitza horietan, Kataluniak, "erreskatea" eskatzea eragina izan du.

Lehen esan bezala, arrisku sariak, 638 punturekin amaitu du saioa, euroa sortu zenetik historiko berri bat ezarri du,  bosgarrena jarraian saioa amaitzean. Puntu horretaino heldu da, eta  hamar urteko diferentzia % 7,621ekoa da Alemaniako bonurekin.

Merkatuaren egoeraz htz egiteko, bilera bat antolatu du merkatuak, Luis de Guindos (ekonomiaren ministroa) eta Wolfgang Schäubleren (Alemaniar finantza) artekoa.

Hainbat tokiko burtsa jaitsi da, ez bakarrik Espainiakoa, Milango burtsak % 2,71 jaitsi da, Frankforteko burtsa berriz, % 0,45 jaitsi da, Pariseko % 0,87 eta Londresekoa % 0,63.  Inbertitzaileen inguruko zalantzengatik hauen burtsa jeitsi da.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.