2020(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Ana Torroja, Iruzur fiskalaren kasua

 ANA TORROJA, Iruzur fiskalaren kasua


Iruzur fiskala zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari, hau da Foru Aldundiari eta Udalari, ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da.


Paradisu fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.


Iruzur fiskalaren ondorioek politika publikoei eragiten diete eta ondasunak birbanatzeko politika oztopatu. Izan ere, iruzurrak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten du. 


Iruzur fiskalaren kasu bat, Ana Torroja izan daiteke.

Panaman eta Holandarren Antilletan sozietate estruktura berezia ezarrita Erresuma Batuan bizi zela itxurak egin zituen. Horri esker, ez zuen PEFZ ordaindu.


Torrojak 202.068 euroko iruzurra egin zuen 2003an, 223.935 eurokoa 2006an eta 370.407koa 2007an. Zehazki, 796.410 euroko iruzurra izan zen, PEFZ kuotetan. 


Bide legalaren inguruan, justiziarekin hainbat arazo izan zituen. 


Hasieran, Estatuaren legezko zerbitzuak 3 urte eta 3 hilabeteko kartzela aldarrikatu zuten beretzat, ogasunari egindako 6 delitoren ondorioz, baina Fiskaliak, urte bat eta erdiko kartzela eskatzen zuen beretzat eta 462.000 euroko multa bi deliturengatik. 


Azkenean,  Ana Torroja abeslariak urtebete eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra onartu zuen, iruzur fiskalagatik. Kartzela-zigorraren ordez, 9.000 euroko isunari aurre egin behar izan zion abeslariak. 


Horrekin batera, 1.392.989 euro ere ordaindu behar izan zituen,  2003an, 2006an eta 2007an Ogasunari iruzur egina izana onartu ondoren. 


2014 arte 700.000 euro itzuli zituen Torrojak eta itzultzen segituko zuela adierazi zuen. Adostasun gutunak aurreikusi zuten kaltea, aitortza eta justiziarekin lankidetzan aritzeko faktoreak arintzea.



Bibliografia: 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomiaetazergak/iruzur-fiskala

http://ekonomiaetazergak.gipuzkoa.eus/documents/10489/29203/iruzurra3.pdf/817853b4-5ced-4d57-bfa5-0231cc368918

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2156198/ana-torroja-iruzur-fiskala--15-hilabeteko-kartzelazigorra/

https://www.rtve.es/noticias/20140409/ana-torroja-admite-tres-delitos-fiscales-pagara-12-millones-hacienda/914941.shtml



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.