2020(e)ko urriaren 25(a), igandea

LANGABEZIA EUSKAL HERRIAN

 Gaur egun bizitzen ari garen egoerarekin, jende asko da lanpostua galdu duena. Jasan genuen geldialdi globalaren ondoren, uste genuen “normalitate” batera iritsiko ginela baina, asko eta asko dira beraien lanpostua berreskuratu ez dutenak. Hori da Eustat Biztanleria Jarduerarekiko Inkestak (BJA) eskainitako datuetatik ateratakoa, agerian uzten baitu apiriletik ekainera bitartean 34.100 pertsona langabe edo inaktibo gehiago daudela Euskadiko osasun krisiaren ondorioz.


Lurraldeka, Bizkaia izan da enplegu gehien jaitsi den lurraldea, 13.400 landun gutxiago, ondoren Araba 10.600 langile gutxiago eta Gipuzkoa 8.400 langabe gehiagorekin. Euskal hiriburuei, Gasteizi eta Donostiari dagokionez, langabezia 2.500 eta 1.600 pertsona igo zen hurrenez hurren, eta Bilbon 800.


Ohiko zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan kontratazioa bultzatzen duen udako kanpaina izan da beherakada gehien egin duena Covid-19k izan duen eraginagatik. Izan ere, zerbitzuen sektorean "27.500 lanpostu galdu dira", dio Lanbideren zuzendariak. Industrian ere eragina izan dute 5.400 lanpostu galdu direlako eta beste 100 lanpostu murriztu dira eraikuntzan. Balio positiboak erakusten dituen sektore bakarra lehen sektorea da, 800 langile gehiago hiruhileko honetan.


Covid 19-tik eratorritako lan-ziurgabetasunak enplegua aktiboki bilatzen dutenen kopurua murriztea eragin du. Egungo egoera bereziki kaltegarria da gazteentzat eta prestakuntza gutxi dutenentzat. Hauek normalean besteetatik alderatuta beti izan dituzte zailtasunak lanpostu finko bat aurkitzeko baina gaur egungo egoerarekin askotaz ere zailagoa bihurtu da lan bilaketa hori. 


Hau guztiari buelta eman behar diogu nola edo ala. Honek ezin du horrela geratu, eta noski gauzak hobera egingo duela, ekonomiak behera egiten duenean beti igotzen da eta alderantziz, baina arazoa da, noiz emango du honek guztiak buelta? Hori ez dago jakiterik eta ez dago gure esku baina guztiok egin dezakegu zerbait hau hobetzeko, bakoitzak piska bat jarriezkero lortuko dugu.


BIBLIOGRAFIA:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.