2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Patenteak

PATENTEAK

Askotan entzun izan dugu hainbat asmakizunekin erlazionatutako patente hitza, baina zer da?, zertarako balio du?, zerbait ona edo txarra da?

Patenteak produktu edo asmakizun baten produkzioa eta komertzializazio esklusiboa izateko eskubidea ematen du, hau da, beste enpresa edo pertsona batek zure asmakizuna kopiatzea, lapurtzea edo saltzea saihesten du. Adibidez, jo dezagun pertsona batek gaur egungo bonbillak hobetu egiten dituela, baina pertsona horri beraren hobekuntza patentatzea ahazten zaiola, edo arazo ekonomikoengatik ezin duela. Orduan, beste pertsona edo enpresa batek bere hobekuntza hori aurkitzen edo kopiatzen badu, eta patentatzen badu, hasierako pertsona horrek ezingo zuen ezer ez egin, teknikoki beste pertsona horrek lortu egin duelako hobekuntza hori.


Orokorrean patenteak bi motatan sailkatzen dira:
  • Asmakizuneko patentea: Gauza bat egiteko modu berri bat, edo arazo tekniko baten soluzioa eskaintzen duten produktu edo prozedura berriak. Maximoz patenteak 20 urte irauten du.
  • Erabilgarritasuneko patenteak: Dagoeneko asmatutako obejktu baten hobekuntza, funtzionamendu ezberdina, erabilpena edo fabrikazioa babesten du, eta hobekuntza horrek lehenik asmatutako objektuak ez zeukan erabilpen, abantaila edo ondorio tekniko bat eduki behar du. Maximoz patenteak 10 urte irauten du.
Patenteak beraien alde onak eta txarrak dituzte:

Lehenik eta behin, enpresa batek produktu bat patentatzen badu, horrek esan nahi du enpresa hori dela produktu hori merkaturatzen duen bakarra, beraz, produktu horrek merkatuan arrakasta badu, irabazi handiak izango ditu. Horretaz gain, patenteek denbora tarte zehatz bat irauten dute, beraz, beste enpresak patente horren kopiak egiten hasiko dira (denbora zehatz batean patente hori amaitu egingo delako), baina patente horren enpresak hasierako ideia hori analizatzen, eta hobekuntzak egiten hasiko dira, horrela, beraren gainontzeko konpetentziarengan abantaila izango du. Bestalde, patenteak, beste edozer gauza bezala, saldu egin daitezke, ondorioz, patentearen jabea den enpresak diru asko irabazi dezake beraren patentea saltzen beste enpresa bati.

Lehen esan dudan bezala, patenteak ere beraien alde txarrak dituzte. Alde batetik, gehienetan,  ideia  berri baten patentearen jabetza daukaten enpresak lehenengoak dira merkatu berri batean sartzen (orain arte existitzen ez zena), horren ondorioz, enpresa horiek bezeroen eskakizun eta behar berri horiei aurre egin behar die , eta gainontzeko enpresak hasierakoaren akatsetatik ikasi dezakete, eta zentzu horretan abantaila izango dute. Bestalde, patenteak produktu baten ideia babesten du, hori dela eta, beste enpresek ideia hori kopiatu egin dezakete, baina beste material edo diseinu bat erabiliz. Azkenik, enpresak prest egon behar dira beraien patenteak defendatzera, hau da, konpetentziaren produktuak ikertu behar dituzte, eta beharrezkoa izango balitz, auzitegietara eramatea, baina guzti horrek dirua eta denbora behar du.


Nire ustez, nahiz eta bere desabantailak izan, patentea oso gauza onuragarria da, ez bakarrik bakoitzak izandako ideiak babesten dituelako, baizik eta patenteei esker, gauza berriak asmatu edo aurkitzeko nahia sustatzen delako, eta horrela geroz eta ondasun eta zerbitzu hobeagoak izango ditugu.

BIBLIOGRAFIA:
  • https://encolombia.com/economia/empresas/queesunapatente/
  • http://es.alpha-nouvelles.com/article/las-ventajas-y-desventajas-de-las-patentes-en-la-comercializacin
  • https://www.speedpatent.es/registro-patentes.php
  • https://www.mipatente.com/para-que-sirve-una-patente/
  • http://www.cartalegal.com/2011/11/para-que-sirve-una-patente.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.