2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Facebook-en urte beltza

Facebook-en urte beltza


Dakizuen bezala Facebook enpresa  Marck Zuckerberg 2004.urtean sortutako
sare sozial handi bat da,non mundu osoari zabalduta dago.(2018ko martxoan
ateratako datuen arabera)2.200 milioi erabiltzaile inguru ditu.Facebook
ekonomia mailan potentzia handienetako bat denez Ameriketako Estatu
Batuetako NASDA burtsan kotizatzen du.Urte askotan zehar garapen eta
arrakasta handiko enpresa bat izan da,baina badirudi bukatzen ari zaiola
momentu on hau.Azkeneko urteetan enpresak presio ikaragarria jasan du,
azter dezagun benetan zer gertatzen ari den:

                                                       

-Datuen filtrazioa 2017an: Milaka eta Milaka erabiltzaileen datu
pertsonalak  filtratu ziren beste leku batzuetara
-2018an hainbat lekutan Facebook akusatua izan da gorroto sortzaile
plataforma bezala.
-Beraien exekutibo eta kargu garrantzitsuak zituzten langileak
Facebooketik alde egin dute lehen bai lehen.
-Uztailetik aurrera burtsaren balio gutxitzen joan da.
-2016-2017.urteetan egon diren informazio batzuen arabera hauteskundeetan
Trumpen  garaipenaren atzean Cambridge analytika zegoen,izan ere,
enpresa honek 50 milioi erabiltzaileen informazioa eskuratu zuen
politikako zenbait gaietan laguntzeko,besteak beste Trumpek presidentzia
hauteskundeak irabazteko,hori dela eta facebookek 37.000$ milioieko
galerak eduki zituen egun batean.

                                                    

Hau dena jakinda, zein da faceebook-en etorkizuna?Nola eragingo dio
ekonomiari?
Gauzak horrela jarraitzen badute,hau da,ez badute ezer ere ez egiten
egoera konpontzeko bere etorkizuna zalantzan jarri dezakegu,
erabiltzaileak konfiantza galdu dute  facebookeekiko, beldur dira
ea datuak ez dituen behar den moduan gordeko.
Facebooken arrakasta, transparentzia eta erabiltzaileek zeukaten
boterearengatik izan da batik bat,baina gauzak dauden bezala ikusita,
aldatu egingo da.
Facebook enpresa nagusienetako bat denez,milaka eta milaka lanpostu  
eta merkatu garrantzitsu bat galduko litzateke.


ITURRIAK:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.