2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Mexiko eta Estatu Batuen arteko atunaren gatazka

1991.urtean, orain arte iraun duen Mexiko eta Estatu Batuen arteko atunaren gatazka sortu zen. Gatazka honen funtsa Komertzioaren Mundu Erakundearen erabaki aldaketetan datza. Izan ere, urtetan zehar erakunde honek herrialde bati edo besteari eman dio arrazoia azaldu dituzten argudioen arabera. Baina, azkenik Mexikok gatazka "galdu" egin duela esan dezakegu, Komertzioaren Mundu Erakundeak Estatu Batuen alde egin duelako behin betiko.

Hasiera batean, gatazkaren jatorria itsaso bareko ur tropikaletan dago. Izan ere, ur hauetako arrantza legeak oso zorrotzak izan dira izurde eta atunen arrantzari dagokionez eta hasieran Komertzioaren Mundu Erakundeak mesfidantza erakutsi zuen Mexikorekiko. Baina, segituan Mexikok arrantzatutako izurde eta atunen maila jaisten ari zela argudiatu zuen datu batzuen bidez eta Estatu Batuak errudun bezala azpimarratu zituen mesfidantza hori sortu izanagatik.

Handik aurrera, bi herrialdeak bata bestearen aurkako argudioak ateratzen hasi ziren bestea ur haietatik botatzeko asmoz. Izan ere, gogoratu behar dugu Mexikoko ekonomiaren sektore garrantzitsuetako bat arrantza dela, hain zuzen ere, Mexikoren atunaren exportazioen %80ak Estatu Batuetan amaitzen dute eta honek 200 milioiko irabaziak ematen dizkie mexikarrei. Beraz, ikus dezakegu bi herrialdeentzako sekulako garrantzia duela atunaren merkatuak.

Gaur egungo egoera aldiz, ez da batere erosoa mexikarrentzat. Izan ere, nahiz eta duela urtebete egoera guztiz desberdina zen eta Mexikok Estatu Batuekiko izunak eta guzti jartzeko boterea lortu zuen egin zuten argudiaketari esker, orain egoera asko okertu egin zaie. Orain, Komertzioaren Mundu Erakundeak Mexikoren aurkako baliabide bat onartu du eta atunaren merkataun aukera gutxirekin utzi ditu,  atuna Estatu Batuetara exportatzeko eskubiderik gabe utzi baititu. Eta lehen esan bezala, mexikarrentzat funtsezko irabaziak ematen zizkien estatu batuarrei atuna saltzeak.

Hala ere, izan den gatazka eta bakoitzaren argudioak alde batera utzirik, aipatzekoa da herrialde boteretsuenak irabazi egin duela. Adibide honek argi utzi du arrazoia nork duen argi  ez dagoen arren, potentzia garrantzitsuak irabazi duela den delako arrazoiagatik. Honekin ez det adierazi nahi Estatu Batuek ez dutela arrazoirik kasu honetan, baina nahiko harrigarria da ekonomikoki eta politikoki botere gehien duenak ia beti irabaztea haien konpetentziaren aurkako kasu hauetan.

Berriaren esteka: https://elpais.com/economia/2018/12/14/actualidad/1544812664_426479.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.