2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Xiaomi mundialki handitzen

Xiaomi 2010ean  sortutako marka da eta geroz eta ezagunagoa da. 2017an iritsi zen ofizialki Espainiara, denda propioak irekiz. Gaur egun Espainian 90 erreferentzia inguru ditu salgai eta Txinan, adibidez, 2000 produktu inguru. Marka honek, garrantzi handia ematen dio domotika munduari. Domotika, teknologia multzo bat da, gure etxebizitzako sistemak piztera, itzaltzera, erregulatzeko eta beste edozer gauza egiteko errazten dizkigutena.

Salmenta teknologikoan sartuz gero, Xiaomi marka geroz eta gehiago handitzen ari da eta saltzen duen telefono batengatik ikus dezakegu z duela Applelek haina irabazten. Izan ere, Xiaomik telefono bat salduz gero, %5a bakarrik irabaziko du, Applelek berriz, %52a. Xiaomi beste marka batzuk baino merkeagoa izan arren, Samsung eta Apple bezalako marken parekoa da, kalitateari dagokionez. Mundialki 4.postuan dago (Apple, Samsung eta Huawei-ren ondoren) salmentetan. Espainian, berriz, 3.postuan dago. Txinan 2.postuan eta Indian adibidez 1.postuan dago salmentetan. Aurreko informaziora itzulita, Xiaomiren irabazien %30a  bestelako produktuetan datza: zapatilak, motxilak, bozeramailuak, eta abar.
Marka honek “Ekosistema teknologikoa” deitzen dio eta bertan aditu asko dago etengabe ikertzen zer produktu izango den arrakastatsua eta zein ez, produktu hori merkatura ateratzea bideragarria izango den jakiteko. Xiaomik izugarrizko abantaila dauka: sistema propioa du eta sistema horrekin Xiaomi markako produktu guztiak haien artean konektatu daitezke, Apple-ek duen antzera. Beraz telefonoz aldatzerakoan, beste Xiaomi bat erosiz gero, bi telefonoak elkar konektatu eta telefono zaharretik informazio guztia berrira pasatzea posible izango da.

Geroz eta gehiago handitzen hari dela ikusteko, denda berrien irekitze data gerturatzen ari dira, adibidez: Asteburu honetan, Palma de Mallorcan, lehenengo Xiaomi denda irekiko dute. Bilbo berriz duela gutxi lehenengo denda ireki zuten. Madrilen gutxi barru zazpigarren denda irekiko dute. Iruñan ere gutxi barru lehenengo Xiaomi irekiko dute eta beste denda berrien irekitze data aurreikusita daude.
xiaomi logo bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.