2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Teknologia berriak eta langabezia

TEKNOLOGIA BERRIEK LANGABEZIA
ERAGITEN AL DUTE?


XXI. mendean bizi gara, teknologia berrien garaian. Hori ukaezina da, eta teknologia berriak gero eta
boteretsuagoak bihurtzen ari direla ere argi dago. Gero eta presenteago daude, eta gure egunerokoan
ia segunduro ikusten ditugu.


Egia da, teknologia berriek, aurrerapen positibo asko ekarri dituztela. Hala nola, komunikazioa erraztu
digute. Aipatzekoa iruditzen zait, biztanleriaren ia gehiengoak mugikor bat duela. Aparatu hau oso
ohikoa egiten zaigu eta mugikor gabeko mundua bizi izan ez dugunok, ezin dugu imajinatu hain ohikoa
egiten zaigun tresna batek ekarri dizkigun onurak. Esan beharra dago, komunikazioa, milaka
adibideetako bat baino ez dela; medikuntzan aurrerapenak, lan egiteko moduan hobekuntzak ekarri
dituelako.


Zoritxarrez, dena ez da dirudiena bezain polita. Teknologia berriek, ondorio negatiboak ere ekarri
dizkigute, lan munduan batik bat. Gero eta robot gehiago eta hobeak daude, lehen beharrezkoak
ziren lanpostu batzuk desagertu dira horien ondorioz Lehen, adibidez, metroa gidatzeko
behar-beharrezko zen, pertsona bat lan horretaz arduratzea. Gaur egun, gero eta metro automatiko
gehiago daude, eta ondorioz, metro gidari gutxiago behar dira.


Teknologia berriak, gure lan aukerentzat, negatiboak diren, pentsatzera eraman gaitzake horrek.
Gero eta robot gehiago badaude, pertsonen laneskua, logikoki, gutxiago beharko dela ondorioztatzen da.
Horrela al da? Ikerketa batzuen arabera, teknologia garapen handienetakoa duten herrialdeetan, ez da
langabezia tasa handiagoa antzematen. Beraz, esan daiteke, ez garela kezkatu behar teknologia berriek
gure lan aukeretan izango duten eraginaren inguruan.

Ala ere, gai honen inguruan erne egon behar dela uste dut. Robotek hartzen duten lana ordezkatzeko,
beste lan batzuk sortu beharko dira. Aldaketak etorri dira eta etorriko dira. Lan mundua erabat aldatuta
egongo da hemendik urte batzuetara eta teknologia berriak gero eta ugariagoak izango dira. Beraz,
aldaketak begi onez hartu beharko ditugu, alde positiboak badituela pentsatuz, baina alde ez hain onak
ahaztu gabe.
nuevas tecnologias bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio iturriak:

-https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/4560947/01/13/Traera-la-tecnologia-un-desempleo-masivo-en-los-paises-desarrollados.html
-http://www.expansion.com/economia-digital/protagonistas/2017/10/24/59edb87722601d826b8b4591.html
-https://www.onemagazine.es/one-hacker-consejos-ventajas-riesgos-tecnologia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.