2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Gutxieneko soldata



Azken asteetan hainbat tirabira eman dira Frantzian "Chalecos Amarillos" delakoengatik. Horien nahia klase ertainen ondoeza azaltzea zen. Egoera hori ikustia Emmanuel Macron presidenteak gutxieneko soldata 100€ igotzea erabaki du.

Egun Frantziako gutxieneko soldata (igoera eta gero) 1498'74€koa da, Espainiakoaren bikoitza. Horrez gain, 2019an ordu extrak zergez kanpo egongo dira, horrek esan nahi du diru gehiago iritsiko dela langileen poltsikoetara.


salarios minimos union europea bilaketarekin bat datozen irudiak

Frantzia gutxieneko soldata altuenen taldean sartzen da, Luxemburgo eta Erresuma Batua bezala, esaterako. Altuena Luxemburgokoa da, hilero langile batek gutxienez 1923€ irabazten ditu, Espainiakoaren hirukoitza.

Frantziako egoera ez zen oso txarra eta hala eta ere protesta egin eta hobekuntzak lortu dituzte. Gutxieneko soldata baxuagoa duten beste herrialdeetan, Espainian adibidez, horrelako protestak antolatu beharko lirateke, hobekuntzak egiteko, edo behar gehiago duten beste herrialdeetan, esaterako gutxieneko soldatarik ez duten herrialdeetan, Austrian eta Italian adibidez.

Iturriak:
https://www.elconfidencial.com/economia/2016-01-01/el-salario-minimo-de-francia-duplica-al-espanol-y-el-de-luxemburgo-lo-triplica_1129552/
https://elpais.com/internacional/2018/12/10/actualidad/1544450313_516394.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.