2018(e)ko abenduaren 6(a), osteguna

PROTESTA BORTITZAK PARISEN


Azken egunetan telebistan, pil-pilean dagoen kontu bat bat da Parisen dauden protesta bortitzak, baina zer da gertatzen ari dena? 'Txaleko horiak' izenez ezagutzen den mugimendua sare sozialen bidez sortu zen, indar handia lortu duena. “Txaleko hori’ek azaroaren 17tik mobilizazioak antolatzen ari dira Frantziako hiri garrantzitsuenetan, erregaiaren gaineko zergaren igoeraren eta Emmanuel Macronen politika ekonomikoaren aurka.

Ver las imágenes de origen
Emmanuel Macronen Gobernuak erregaien zergak igotzea erabaki du, "trantsizio energetikoa" bultzatzeko. Energia kutsatzaileen erabilera jaitsi nahi du horrela,  aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Horretarako, diesela 7,6 zentimo igotzea erabaki du eta gasolina 3,9 zentimo. Era berean, urtarriletik aurrera, 6 eta 3 zentimoko tasa gehigarria aplikatuko dute,  hurrenez hurren, bi erregai mota horietan.

Horren aurka, protesta eta liskar ugari egon dira Frantzia osoan.Poliziak 224 lagun atxilotu ditu gutxienez eta 80 pertsona inguru zauritu dira aurreko larunbatean, abenduak1. Hainbat manifestariren indarkeria ikusita, 'txaleko horien' ordezkari batzuk gertatu dena gaitzetsi dute publikoki; Jacline Mouraudek aktibistaren arabera,  jendeak erakusten ari den indarkeria, zentzugabea dela esan du komunikabideetan eta Frantziari su emanez ez dutela irtenbiderik aurkituko azpimarratu du.

Edonola ere, nahiz eta mugimendu handia egon erregaiaren gaineko zergaren igoeraren aurka, Macronek, momentuz, erregaien zerga ekologikoa ezartzeko erabakia mantenduko duela iragarri du. Beraz, ez dakigu zer gertatuko den Frantzian hurrengo egunetan, argi dagona da protestak eta liskarrak gogor jarraituko dutela ez badute zerbait adosten.

Informazio iturria:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.