Jostailuaren sektorea %4 salmenten jaitsiera izango duen Gabonetara prestatzen ari da.
Biltegi kate handi batzuen arabera jostailuen sektoreko fakturazioa lehengo urteko 1160 milio eurotik %4-tik behera geldituko da. Egun hauetan sektore honek urtean irabazten duen diruaren %70 gabonetako erosketetik datozenez lehengo urteko zifrak hobetzeko edo mantentzeko ahaleginak egiten ari ditu.
"El Corte Inglés" supermerkatuko jostailu erosketak egiten dituen enkargatuak esan du "El Corte Inglés" merkatua baino hobeto badoala eta hornikuntza handia egin duela baina oraindik ezin duela aurresan zifra positiborik egongo direnik.
Gainera jostailu sektorearen jeitsiera hainbat arrazoik eragin dutela aipatu du: alde batetik, gaur egungo umeek jostailuekin geroz eta gutxiago jolasten dutela eta gauza teknologikoekin (ordenagailu, tablet...) geroz eta gehiago jolasten dutela. Beste aldetik, azken urteetan ume gutxiago jaiotzen ari direla eta gainera jaiotzen diren umeak oso goiz uzten diotela jostailuekin jolasteari.
Oraindik irabazi gehiago lortzeko aukera duakate, urtarrileko 3,4 eta 5 egunetan irabazien %15-a lortzen delako. Gaur egun interneteko salmenta geroz eta gehiago erabiltzen da eta gabonetako salmenten %20-a interntetik egiten da, baina oraindik denda fisikoan erosketa gehiago egiten dira interneten baino eta horretarako langile gehiago behar dituzte eta kontratazio berriak egin behar dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.