Argentinako pobrezia tasa igo egin da azkeneko urtean
Hiru argentinarretik bat pobrea da. Universidad Catolica-ren (UCA) azken miaketa notizia txarra izan da Argentinako presidentearentzat, bere kanpainan pobrezia tasa jaistea zuela helburu nagusi. Krisi ekonomikoa apirilean hasi egin zen eta abuztuan boom-a jo zuen, horrek Mauricio Macriri bere kanpainako helburu nagusietako bat lortzea zailago jarri egin zion.
Hiritarren pobrezia % 28,2tik % 33,6ra igo egin da 2017-tik 2018-ra. Horrek 5,8 puntuko igoera suposatzen du, hau da, 2,6 milioi pobre gehiago eta guztira. Indize hori altuena da UCA-k miaketak egiten hasi zenetik. Umeen kasua, baita ere, oso txundigarria izan da izan ere, Argentinako umeen % 48 pobrezian bizi da.
Lehen aipatu dudan bezala krisia izan da ondorio hauek ekarri dituen arrazoi nagusia, baina krisian hurrengo gertaera garrantzitsuak gertatu dira guzti hau emateko: Argentinako moneta (pesoa) bere balioaren erdia galdu egin zuen, interes tasa 60 puntuetara igo egin zen eta lehengo urtean 29 puntuetan zegoen, eta baita ere, NDF-ri (Nazioarteko diru funtsa) 57000 milioiko erreskatea eskatu zion.
UCA-ko presidentea, Agustin Salvia, egoera hau hurrengo urtean hobetuko zela esan zuen. Beti ere, enplegu tasa handitzen bada, soldata minimoa handitzen bada eta batez ere, abuztuko bezalako krisialdirik ez balego. Horrez gain baita ere, Agustinek guzti hori ez dela nahikoa izango esan du eta denbora beharko dela horrelako pobrezia tasa bati buelta emateko.
Iturriak:
https://elpais.com/economia/2018/12/13/actualidad/1544731087_685278.html
https://www.infobae.com/politica/2018/12/13/la-pobreza-crecio-al-336-en-la-argentina-y-es-la-mas-alta-de-la-decada-segun-un-informe-de-la-uca/
https://www.diarioconcepcion.cl/mundo/2018/12/14/pobreza-llega-al-336-en-argentina-y-afecta-a-13-millones-de-habitantes.html
https://www.infobae.com/sociedad/2018/12/04/el-48-de-los-chicos-en-la-argentina-vive-en-la-pobreza-segun-un-informe-de-unicef/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.