2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

FONDO BUITREAK

Fondo buitreak edo holdouts, arriskuko-kapital fondoak dira eta ekonomikoki arazoak dituzten enpresak, etxebizitzak eta abar erosten dituzte. Ekonomikoki arazoak dituzten enpresetatik, lurralde bateko arazoetara doaz fondo mota hauen inbertsioak. 

Helburu nagusitzat ak tibo ahalik eta merkeenak eta beste inbertsoreei saltzeko garaian errentagarriak ateratzen diren propietateak erostea da. Modu nahiko berezia izaten dute helburuak betetzeko. Batetik, egoera txarrean dauden merkatuak aukeratzen dituzte eta hauek inbertitu baino lehen merkatu horiei buruzko dena ikasten dute aldez aurretik. Bestetik, fondo hauek gai hauetan profesionalak diren langileak dituzte, gehienetan horiek izaten dira inbertsoreak. Horrez gain, tituluak edo baimenak prezio oso merkean lortzen dituzte, jatorrizko prezioa baino %20-%30 merkeago. Gainera, konpainia berriro merkaturatzen dute benetan ordaindutako prezioa baino askoz altuagoan. Hala ere, arrisku handia izaten dute inbertsio hauek, batzuetan ez-errentagarriak sortatu daitezkeelako.

Enpresa munduan konpainia hauek ez dute fama oso ona, nahiko oportunistak izaten direlako. Horregatik dute buitre animaliaren izena, izan ere, hauek porrot egiteko zorian edo egoera txarrean dauden enpresak erosten dituzte, gero dirua lortzeko. Egoera txarrean daudenez inbertsioak nahiko merkeak izaten dira, eta gero ateratzen duten dirua askoz handiagoa.

Espainian, fondo ugari daude eta gehienak bizi izan dugun krisi okerrenetarikoan iritsi ziren. Gaur egun, lurraldeko enpresa inmobiliaria gehienak beraien ardurapean aurkitzen dira. 2012 eta 2013. urtean hasi ziren inbertsore gehienak gure lurraldera etortzen, krisi garaia leundu zenean. Horiek, urte gutxi behar izan zituzte egonkortu eta hazteko. BCE eta Espainiako bankuak bultzatuta banku gehienak zituzten propietateak (etxebizitzak, enpresak, bulegoak…) saltzen hasi ziren eta beraz, prezioak izugarri jaitsi ziren eskaintza gehiegi eta eskaera gutxi zegoelako.

Cerberus eta Blackstone izeneko enpresak izan ziren lehen onuradunak. Lehenengo honek erosi ditu urte honetako azaroan, BBVA-ak dionez, bankuak zuen merkatu inmobiliarioaren %64, 4000 milioi eurorengatik. Bi fondo amerikar hauek ere berdina egin zuten Irlandan egon zen krisian, nahiz eta hau sektore komertzialean gertatu.

Hala ere, iritsi ziren unetik, gaur egungo egoerara gauza asko aldatu dira baita beren operatzeko modua ere. Momentu honetan fondo gehiegi daude eta berdina gertatzen ari da: eskaera txikia da eta eskaintza gehiegizkoa.

Enpresa mota hauek ez dira batere onuragarriak ospitaleak eta sektore-publikoko enpresa ez-errentagarrientzako. Oportunista hutsak dira eta besteen zoritxarrez aprobetxatzen dira dirua lortzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.