Ryan deituriko zazpi urteko haur batek sekulako arrakasta lortu du Youtuben eta badirudi, diru gehien irabazten ari den "youtuberra" dela une honetan.
2015ean bere gurasoek "Ryan toys review" kontua ireki zuten, Ryanen jostailuen azterketa izango litzatekeena hain zuzen. Bideoek ez dute batere misteriorik, izan ere, zazpi urteko mutiko hau besterik gabe bere jostailuekin jolasean azaltzen da etxean bertan edo beste edozein lekutan.
Ryanen egitekoa jostailu horiekin ondo pasatzea da eta jostailuarekiko duen sentsazioa bere modura erakusten du, hau da, bideoak oso errealistak direla esan dezakegu ez baitu inongo momentuan antzerkirik egin beharrik eta bere izateko modua adierazten du beti. Horrez gain, ez du inoiz ahazten jostailuaren modelo eta marka aipatzea, horrela jarraitzaile guztiek aukera izango dute jostailu hori erosi ahal izateko seme alabentzat. Beraz, esan dezakegu publizitate bideoak egiten dituela konturatu gabe, izan ere, astero jostailu berriak jasotzen ditu eta geroz eta jostailu gehiagoren iragarkia egiten duenez geroz eta erosle gehiago lortzen ditu.
Dagoeneko 17 miloi jarraitzaile lortu ditu eta hauek egunero berrikusten dute nobedaderik ba ote den edo ez. Hainbestekoa izan denez lortu duten arrakasta , "Ryan" marka duten jostailuak ere sortu ditu"Walmart"-ek.
Hala ere, Ryan, protagonista izan arren, bere gurasoak bideo guztietan agertzen dira; bietako batek grabatu egiten du eta bestea haurrarekin azaltzen da bideoan, edo baita batzuetan biak bideoan haurrarekin ere. Ondoriozta dezakegu, familia honek sekulako dirutza irabazten duela grabaketa errutina dela eta, hots 19 miloi euro jasotzen ditu urtean, ingresu gehien jasotzen dituen "youtuberra" delarik Forbes aldizkariaren esanetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.