2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA EKONOMIA LINEALA

Gure eskura aurkitzen ditugun ondasun guztiek, fabrikazio prozesu bat dute atzetik, modu sinple batean azalduta: lehenbizi baliabideak atera, geroago hauek findu eta material erabilgarri bilakatzen dira, hauekin piezak fabrikatu eta azkenik hauek muntatu ondoren, gure egunerokoan erabiltzen ditugun produktuak lortzen ditugu, hauek funtzionatzen duten bitartean. Guretzako erabilgarritasuna galdu duten mementotik hondakinak bihurtzen dira. 

Ondasun hori lortzeko egindako prozesu bakoitzean, hondakinak sortu eta karbono dioxido bezalako gas toxikoak isurtzen dira gure atmosferan. Horrez gain, prozesu guztiek energia kontsumitzen dute eta gehienetan energia iturri horiek ere kontaminatu egiten dute. Gainera sortutako produktu batzuk ere kontaminatu egiten dute, adibidez, gasoliozko kotxeak eta hauek, ondasunek, erabilgarritasuna galdu ondoren hondakin bilakatzen dira.  Sistema honi ekonomia lineala esaten zaio eta prozesu hauek behin eta berriz ematen direnean gertatzen da. Materia ez da berriro erabiltzen. Urtero 60.000 milioi tona natura baliabide ateratzen ditugu eta horren erdia ez da leheneratzen, hau da, betirako galtzen da, 200.000 miloi tona hondakin bilakatuz.


Nahi eta birziklatzea aukera bikaina izan, ez da nahikoa, izan ere, sortzen ditugun hondakinen erdiak baino ez birziklatzea lortzen dugu eta hala ere baliabide asko ateratzen jarraitu behar ditugu, birziklatutako hori produktu bilakatzeko. Aukera bakarra ekonomia zirkularrean oinarritutako produktuak sortzea da. Baina zer da ekonomia zirkularra? Erabilitako baliabideen eta hauek sortutako hondakinak murriztea helburu gisa duen estrategia da. 

Kontsumitzailetik zenbat eta urrunago dauden prozesuak askoz garestiagoak dira, hau da naturatik baliabideak hartzearen prozesua izango litzateke garestiena. Eta zenbat eta baliabide gehiago hartu, eraldatu, muntatu eta azkenik ondasuna bilakatu diru gehiago. Hondakin bihurtuko den produktu horretatik irabazten dute dirua enpresek. Demagun hondakin bilakatutako produktua konpondu daitekeela, erreparatutako ondasuna berriro bueltan izango genuke eta beste bat fabrikatzea saihestuko genuke. Honek enpresari dirua aurreztea ekarriko lioke alde batetik, eta bestetik fabrikazioaren energia eta kontaminazioa ere aurreztuko genuke. Kontsumitzaileak produktu merkeago eta berrerabilgarria lortuko lukete. 

Enpresek, ordea, dirua aurrezteaz gain ere irabazi nahi dute, hau da, azken finean enpresak horretarako sortzen dira. Estrategia honek enpresak etengabe berritzen aritzea, hau da I+Dea asko garatzea proposatzen dute. Ondasunak birziklatzea lortu badugu, hauek eguneratuz enpresek dirua lortu lukete. Kontsumitzaileak azken modako produktuak izango lituzkete eta enpresak dirua irabazteko modu desberdin bat izango lukete.

Azkenik produktu horiek eguneratzea ezinezkoa izango balitz, hauek hondakin bihurtu beharrean teknologia berriak garatuz, honakinetatik produktu berriak sortzeko piezak egitea lortu genezake, hondakinak %70ean murriztuz.

Europar Batasunak, geroz eta diru gehiago ematen ari da iniziatiba hau helburutzat duten enpresei. Azken finean, enpresek milioika euro aurreztuko lituzkete, gure produktuak geroz eta hobeagoak izango lirateke eta gure lur planeta salbatzeko aukera berri bat izango genuke sistema hau aukeratuko bagenu.

Iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.