Apple-eko zuzendari nagusiak, Tim Cook-ek, urte hasieran hitza eman zuen, zergen erreforma aldatu zenean, lortutako etekin guztiak Estatu Batuetako ekonomia bermatzeko erabiliko zituela.
Gaur arte, ezer ez genekien, Tim-ek urte hasieran hitza eman zuenaz. Azkenengo ordutan albiste eta artikulu asko idatzi dira gai honen inguruan edozein egunkarietan. Hauek diotena hurrengoa da (kontuan hartu behar dugu ekonomia laguntzeko egiten duena, lanpostuak sortzea dela, Applen-entzako eta estatuarentzako onura):
- Kampus teknologiko berri bat sortu egingo dute, Austinen (Texas).
- Bulego berriak irekiko dituztela Seattle-en (Washington), San Diego-n eta Culver City-n (California).
- 10.000 dolarreko inbertsio bat egingo du, hurrengo bost urteko datu-zentroak eraiki ahal izateko.
Aldaketa hauekin gutxigorabehera guztia eraikitzen eta 10.000 milioi dolar horiek inbertitzeko direnak kontuan hartzen baditugu, gastu osoa 30.000 milioi dolaretakoa da, hau da, Tim-ek hasieratik adostuta zuena. Nahiz eta, dirutza bat izan, 20.000 pertsonei lanpostuak sortzea garrantzi handiagoa du nire ustez.
Horretaz gain, Apple-ek proiektu honetaz aparte, baita ere, operazio ezberdinak hedatzen hasiko da hurrengo hiru urteetan Pittsburgh-en (Pensilvania), Nueva York-en, Boulder-en (Colorado), Boston-en (Massachusetts) eta Portland-en (Oregon). Operazio hauekin lanpostu gehiago sortuko dituzte. Bestalde, iaz, Silicon Valley-en egoitza korporatibo bat sortu zuten, egoitza honek beste 6.000 lanpostu gehiago sortu zituen.
Nere iritziz, honelako ekintzak egiten gaituzte aurreratzea, guztiek guztiei laguntzen, gizartea hobeto egon dadin, aitzitik, oraindik asko dugu egiteko, honelako kasuak pare batzuk direlako.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.