FACEBOOK-EN HANKA SARTZEA:
Duela hilabete pare bat Facebook-ek, interneteko aplikazio ospetsuak, arazo bat eduki zuen. Arazo horrengatik 6,8 milioi pertsonek ondorioak izan zituzten, beste aplikazioei beraien argazki pribatuetara sartzen utzi baitzuten. Gaur egun Facebook bezalako konpainiak, komunikazioa eta teknologia berriekin lotutako multinazionalak, gizartean garrantzi handia duten enpresak dira eta, ondorioz, haien akatsak mundu osoko jende askori eragiten dio.
1.500 aplikazioek izan zuten Facebook-eko erabiltzaileen datu pribatuetara sartzeko aukera eta aplikazio hauek ere ondorioak izan zituzten Facebook-en hanka sartze horren ondorioz. Hondamendi honek 12 egun iraun zituen, hau da, irailak 13tik 25era baina azkenean arazoa Facebook-eko langile talde batek aurkitzea lortu zuen.
Facebook-ek link bat ezarri du beraien argazkiak konprometitu diren ala ez ikusteko. Ondorioak izan dituztenei konpainiak berak alerta bat bidali die eta erabiltzaile guztiei barkamena eskatu die. Egindako kalteak konpontzen ari dira eta argazki hauek hartzeko gai izan diren 876 enpresekin lanean dabiltza Faceebok-eko kideak.
Arazo hau Facebook hackeatua izan zen azken aldiko data berdinetan gertatu ziren. 29 milioi erabiltzaileek eduki zuten ondorioak honekin. Abendu arte ez da notizia hau publiko egin eta honekin batera, Facebook-eko pribatutasuna okertu egin da eta erabiltzaileak beraien datuak bertan jartzeari utzi diote. 2018 Facebook-en urte beltza dela diote.
Naia Altuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.