LAN-BALDINTZA TXARRAK, EAE-KO HERRITARREN KEZKA NAGUSIA
Herritarren kezka nagusiak zein diren jakiteko, Deustoko unibertsitateak, sei hilero bezala, inkesta bat egin du. Azkenaren emaitzak diotenez inkestatuen %34-ek prekarietatea, ondoren langabezia (%32), pentsioak (%24) eta immigrazioa (%23) kezka nagusi bezala aipatu dute.
Egoera ekonomikoaren aurrean, herritarren "etsipen ikaragarria" nabarmendu da; izan ere, gehiengoak (%66) krisitik atera ez dela uste du, nahiz eta datu makroekonomikoek kontrakoa esan. Gainera, datorren urtean berdin jarraituko duela uste dute %75ek.
Bestalde, inkestatuek azken sei hilabeteetan elikaduran gastuak murriztu dituzte % 29k (% 23k haragi eta arrain kontsumoa murriztu du), eta portzentaje horrek gora egiten du aisialdi gastuei dagokionean (% 54).
Lan-baldintza txarrak eta krisia direla eta, inkestatuen ia erdiak (%47) uste du haien seme-alabak eurak “baino okerrago biziko” direla, nahiz eta hezkuntza maila handiagoa izan, orain arte sekula ikusi ez den egoera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.