Covid-19a dela eta, zineen ekonomiak beherakada haundia izan du. Denbora luzez itxita egon ziren eta orain, jendea, leku itxi bat izanik eta kutsatu daitekeen beldur, ez doa lehen bezain beste, nahiago baidute haien etxean inongo arriskurik gabe netflix edo beste plataforma batzuetan ikusi pelikulak. Orain dela gutxi arte, zinen aforoa %75ean zegoen eta horrek egoera gehiago zaildu du. Duela aste batzuk, aukera eman zieten %100eko aforoa edukitzeko, baina baldintza batekin, ezingo dizkietela ez palomitarik ezta edaririk saldu ikuslegoari, hau da, ezingo dela zinean jan. Hau ez omen zaie zinei gehiegi gustatu, zergatik ote?
Zaila egiten da pentsatzea zinera palomitarik gabe joatea, horregatik, baliteke hemendik aurrera zineen enpresek bezero asko galtzea, nahiago izango baidute etxean palomita batzuk prestatu eta ordaindu gabe etxean pelikula bat ikusi. Beste alde batetik, aretoetako gozoki eta palomiten negozioa diru-sarreren sortzaile sendoa bihurtu da sektoreko enpresentzat, irabazi-marjin handiak dituelako. Orain dela urte batzuk, gozoki eta palomiten diru-sarrerak guztizkoaren %45eko pisua zuen gehienez, eta gaur egun %60ra iritsi daiteke. Horregatik, negozio bikain honek, zineak dituen kostu finko eta aldakorrak konpentsatzen laguntzen du.
Azkenik, hau guztia esanda, zineen sektoreak beherakada ekonomiko handia izango duela aurreikusi dezakegu. Arau hauek luze irauten badute, baliteke zine batek baino gehiagok itxi behar izatea. Horregatik, lagundu dezagun sektorea eta animatu noizean behin zinera joaten!
Bibliografia: https://www.elfinanciero.com.mx/empresas/cines-ganan-mas-con-comida-que-con-peliculas/
NAIA UGARTE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.