Azken hilabetetan, Covid-19aren aurkako txertoak sortu dituztenetikan, ez da beste ezertaz hitz egin. Bai telebistan, egunkarian, irratian etab. txertoen inguruan gora eta behera aritu dira hizketan. Baina, ba al dakigu txertoen atzean zenbat diru mugitzen duten bai estatuak eta bai farmazeutikek?
Farmazeutikak, errentagarritasun ekonomikoa helburutzat duten enpresa pribatuak dira. Farmazia guztiek, prezio bat jarri diote beraien txertoari, izan ere, argi dago ez dutela dohainik egingo.
Pfizer izan zen Europar Batasunak gainditu zuen lehen txertoa. Ondoren Moderna eta AstraZeneca eta azkenik Janssen. Farmazia konpainia horien kontu korronteak handitu egin dira azken hilabeteetan. Pfizerrek lehen hiruhilekoan 4.777 milioi dolarreko irabazi garbia iragarri zuen, iazko epe berean baino % 45 gehiago. Aldiz, AstraZenecak 1.562 milioi dolarreko irabazi garbia izan du.
Garatutako herrialdeek,adina txerto erostea lortu dute, baina herrialde azpigaratuetan, aldiz, kasurik onenean 2024ean hasiko dira txertoak administratzen. Herrialde horiek, arrazoi argi batengatik ez dituzte txertoak jasotzen: Farmazia konpainiek “erosle onenari” saltzen dizkiotelako txertoak, hau da, errenta handia duten herrialdeei, eta herrialde azpigaratuak errenta baxua dutenez txertorik gabe gelditzen dira.
https://www.businessinsider.es/negocio-farmaceuticas-vacunas-coronavirus-859239
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.