2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

PANDORA PAPERAK

Gaur egun, badaude ekonomiarekin erlazionatutako aurreiritzi asko, eta horiengatik, pertsona bakoitzak geroz eta diru gehiago lortu nahi du. Hala nola, askotan esaten da geroz eta diru gehiago izan geroz eta diru gehiago eduki nahiko duzula. Horregatik, askotan futbolari, abeslari edo politikari asko adibidez zergak sahiesten saiatzen dira. Honekin dago erlazionatuta albistea. 


Pandora paperak, sinpleki, inbestigazio bati jarri dioten izena da, eta inbestigazio hau ongi atera da. Inbestigazio honen erantzunak publikatzerakoan, izugarrizko inportantzia hartu du, jende famatu asko dagoelako sartua. Pasa dena, hobeto esplikatuta, inbestigazio kazetari batzuk egin duten inbestigazio global honetan abokatuen 14 bulego inbestigatu ondoren, 90 herrialde baino gehiagoko politikari, aberats eta artista batzuen sozietateak eta 11,9 milioi erregistro baino gehiago argitaratu dituzte. Beraz, pertsona famatu hauek dirua ezkutatzen ari ziren diru gutxiago deklaratzeko eta harrapatuak izan dira.


Inbestigazio honetan pertsona espezialki famatu asko zeuden sartuak; Shakira, Kolonbiako abeslaria;  Guillermo Lasso, Ekuatoreko presidentea; Javier Mascherano, Diego Godín eta Ángel Di María, Ameriketako futbolariak; Elton John, pop abeslaria; edota Ukraniako presidentea adibidez. Gai honek, debate eta haserre handi bat sortzen du, pertsona hauen zergak direlako (beste gauza askoren artean) herrialde baten ekonomia egonkor mantentzen dutenak



El Pais

El Pais

New York Times


MARKEL HERNANDEZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.