2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

SUMENDIAREN INPAKTUA LA PALMAKO EKONOMIAN

Denok dakigu, La Palmaren ekonomiaren oinarriak ez direla asko, eta hori ez da inoiz gauza ona. Izan ere, La Palmako ekonomiaren oinarria turismoa da batez ere, eta bestalde nekazaritzak (hango oso ospetsuak diren platanoekin adibidez) ere garrantzi handia du ekonomia honetan; batez ere herritarren ekonomian. Hau esan deten bezala ez da gauza ona, oinarri gutxi edukitzeak oinarri horietatik baten bat erortzen edo gertatu ahal den gertakizun batekin, orain gertatu den sumendiaren eztanda adibidez, bukatzen baldin bada, irlaren ekonomia larriki mindua egotea eragiten du. Eta hau da La Palmako ekonomiaren egoera. Irla honetako ekonomiaren diru sarreren oinarri gehienak pilo bat murriztu direnez, oso egoera larri batean dago ekonomiarekiko.


Arazoa, esan dudan bezala, sumendi bat (irlaren turismoaren oso erakarpen handi bat) eztanda egin duela da, eta, beraz, sumendiak atera duen labak nekazarien lurrak, hauen etxeak, ekosistemaren parte bat edota herriak jan ditu. Honek eragi duena, adibidez turismoa ia erabat gelditzea da, izan ere, irla horretara zijoazten hegaldi asko gelditu egin dira logikoa den bezala, eta jende asko ezin izan du irla bisitatu La Palma osoa paralizatu egin delako kaltetuei laguntzeko. Egia da, fenomeno honek sumendia ikusteko eta kaltetuei laguntzeko turismoa erakarri duela, baino hau ez da zegoen turismoaren herena ere. Lehen 300.000 pertsona inguru iristen ziren urtero, honek esan nahi du urtero, honek esan nahi du 25.000 pertsona inguru irsten zirela hilabetero, eta hilabete honetan ez dira 5.000 ere iritsiko eta hauen artean asko laguntzeko izango da, beraz, ez dituzte gastu asko irlan utziko.


Bestalde, beste arazo larri bat, lehen esan dudan bezala, nekazari askoren lurrak hiltzen ari direla da, eta honek herritar eta enpresa handi batzuen (platano de canarias adibidez) ekonomiari afektatzen du larriki. Izan ere, labak nekazarien lur asko jan ditu, eta bestalde, frutekin arazo bat egoten ari da. Arazo hau, enpresa handiak batez ere beren fruituak penintsulara esportatzerakoan, askok fruitu hauen asko bueltan bidaltzen dituzte, hauek egoera txarrean egon edo errautsengatik azala mintzen delako. Egoera oso txarra dela, eta enpatia falta dagoela esaten dute. Gainera, laba platanera garrantzitsuenera iritsi ahal dela uste dute, eta hau gertatzen baldin bada, hango platanoa bukatuko dela esaten dute. 


Beraz, La Palma irlako ekonomia larriki mindua dagoela ikus dezakegu, eta hauek laguntza handia behar dute. Laguntza hau ahal da zeharkakoa izan, eztanda honen ondoren irla bisitatzen adibidez.



Wikipedia - Canarien turismoa

ABC - Plataneroen itzultzea

RTVE - Laba platanerora iristierakoan


MARKEL HERNANDEZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.