2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

ARGIAREN IGOERAK SUPOSATZEN DUENA



Argiaren igoerari buruz askotan hitz egin den fenomeno bat da, betidanik arazoak egon direlako argiaren gastuarekin. Espaniako kasuan adibidez, familia askoren arazo ekonomiko bat argiaren kostu altuak dira. Familietaz, enpresetaz… aprobetxatzen dira elektrizitatea bizitzeko ezinbestekoa delako gu bizi garen hiri batean bizi ahal izateko, beraz igo egiten dituzte eta ondorioz, normalean familiek ezin dut horrelako igoera bati aurre egin eta elektrizitatea ordaintzeari uzten diote. Ondorioz, esan daiteke elektrizitatearen igoera batek, txikia izan daiteke baina igoera horrek familia horien etxeko ekonomia hankaz gora jarri du.


Familiak alde batera utziz enpresek elektrizitatearen igoerarekin dituzten arazoekin topatzen gara. Enpresek bestalde elektrizitatea funtzionatzeko behar dute, elektrizitatearen falta dagoenean enpresek ez dute funtzionatuko, horregatik lan egiteko beharrezkoa duten baliabide baten kostua handitu egiten dutenean enpresek arazoak edukitzen dituzte. Kasu horien adibide bat Sidenor enpresari gertatu zaiona izango liteke. Sidenor, enpresetatik lehenengoa izan da hogei egun gelditu behar izan duenak argiaren gehiegizko prezioarengatik. Sidenorek argiaren kostuaren % 300eko igoera gertatu dela, iazkoaren aldean. Horrek enpresari kostu altu bat suposatzen dio eta %25-eko koste totalak gora egitea.


Horrelako enpresa batek hogei egun itxi egin behar baditu elektrizitatearen prezioa asko igotzen ari dela esan nahi du. Gertaera horrek ez diete familiei naiz enpresei ondo egiten horregatik arazo horreri soluzio bat emateko modua aurkitu behar dute, bestela beste enpresa askori 

berdina gertatuko zaie eta berdina familiekin.


Informazio iturria: 

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/10/11/companias/1633947378_745739.html


AITOR HOLGADO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.