2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

Instagram, Whatsapp eta Facebook-en erorketa

Duela bizpairu egun, 3 sare social hauek erori ziren, Instagram, Whatsapp eta Fcebook. Horrek burtsan zulo asko ekarri zituen, Facebooken erorketaren ondorioak burtsetara iritsi ziren: Facebooken kotizazioa  % 4,9 jaitsi zen egun hartan, teknologiako enpresentzat bereziki negatiboa izan zen egun bat.


Facebooken egun okerrenean iritsi zan erorketa hau . Facebook behaketan dago etikarik gabeko praktikak egiten dituelako eta demanda asko eduki ditu azken hilabeteetan. Frances Haugen, Facebooken ex-langile bat, enpresaren aurka kexa batzuk egin ditu, konpainiak badakiela aplikazio batzuek erabiltzaileei eragiten dieten kalteak, gazteetan bereziki, dokumentatu du, Instagram-ek gazteetan sortzen duena bereziki. Horrela, Facebookek % 7,74ko beherakadak izan ditu azken bost egunetan, eta % 13 baino gehiago azken hilabetean.


Irudi honetan ikusi dezakegu Facebooken beherakafa ekonomikoa, bereziki azken partean. 


Facebook, WhatsApp eta Instagram erortzeak merkatuetan eragina izan ez ezik, Mark Zuckerbergen fortunari ere eragin dio, erorketa egunean 5.900 mila milioi dolar galdu baitzituen. Horrek esan nahi du gaur egun 92.000 milioi dolarreko aberastasuna duela, 97.000 milloitik jaitsita, eta munduko gizon aberatsenen artean seigarren posturaino jaitsi da bosgarren postutik.


Burtsaren izan zuen erorketa, akzioetan eragin handiak izan zituen, hau da, gendea diru kantitate bat zuen inbertituta Facebooken era erorketa honen ondorioz, zuten diruaren portzentai bat jaitsi da, eta segurunik, hau berriro berreskuratzea oso zaila izango da. Erorketa masibo hau gertatu ondoren, hurrengo egunean beste “erorketatxo” bat izan zuen gainera, hau ordea ez zen hain polemikoa izan.


Bibliografia:


https://www.megabolsa.com/2021/10/05/por-que-se-cayo-ayer-facebook-whatsapp-e-instagram-consecuencias/


https://forbes.co/2021/04/09/editors-picks/los-50-mas-ricos-del-mundo-2021/


IAGO DURO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.