Eusko Jaurlaritza telelana arautu nahi du 2022rako. Horretarako, administrazio publiko guztira zabaltzeko legea lantzen ari da, eta dekretu horren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei.
Oraingoz, telelana egiteko aukera Eusko Jaurlaritzaren administrazioko langileei soilik aitortzen zaie.
Araudian, telelanaren irizpideak definitzen dira eta "zerbitzuaren beharrizanen arabera" onartuko dela aipatzen da. Hala ere, arauak aztertuko dituzte eta ondoren bakoitzak bere ekarpenak egingo ditu.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behin-behinekotasuna murrizteko eta kalitatezko enplegu publikoa bermatzeko egingo dituen gauzak jakinarazi dizkie sindikatuei.
Era berean, datorren urterako soldata igoera % 2koa izango dela baieztatu die eta sindikatuek nahikoa ez dela erantzun diote. Adibidez, ELAk adierazi du % 2ko igoeraren aurka dagoela eta esan du azken hamarkadan langile publikoak "% 15 pobretu" direla.
Telelanaren dekretuari dagokionez, bere ekarpenak egingo dituela esan du, baina aurreratu du ez duela onartuko lan modalitate hori emakumeei zuzenduta egotea. Gainera, telelanak langileari eragin diezazkioken gastuak kontuan hartu behar direla erantsi du.
Bukatzeko, langile ebentualak egonkortzeko eta aldi baterako kontratazioekin amaitzeko neurriak eskatu dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.