2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

BREXIT-AK COVID-AK BAINA ERAGIN HANDIAGOA IZANGO DU ERRESUMA BATUKO EKONOMIAN

  Oraindela 2 urte gutxigora behera Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko erabakia hartu zuen, Britainiar gehienek hori nahi zuten eta azkenean egin errealitate bihutu da nahi hori. Erabaki honek herrialdea itxiago izatea eragin du, orain murrizketa gehiago daude, burokratikoak batez ere, inportatu eta esportatzeko. Bestalde, lanpostu huts gehiago daude atzerriko lan-eskuaren kanporatzearen ondorioz. Azkenik, BEZ britainiarra jarri dute orain.    


  Brexit-ak, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak, epe luzean bertako ekonomiari eragingo dion kaltea % 4koa izango da, koronabirusaren pandemiak eragindako aldiz,        % 2ko kaltearen aurrean. Honek esan nahi du Koronabirusak baina eragin handiagoa izango duela Europar Batasunetik atera izanak herrialdeko ekonomian.


  Inflantzioak familiek iada zuten egoera zaila eta kaltetua okertu du, eta estatuak familiek lehenagotik abisatu zien. Eskasia eta mota guztietako hornidurarik eza, azken hiru hamarkadetako inflazio handienarekin batera %4,4 inguruko nahasketa leherkor bihurtu daiteke. 


  Ekonomiak jasan duen problema handiena, bai koronabirusaren ondorioz egondako krisia eta Brexit-ak eragin duen krisia, aldi berean gertatzea izan da. Estatuak ezin zuen jakin pandemia mundial bat, horrelako krisia eragin duena, gertatuko zela Europar Batasunetik ateratzeko paperak sinatu ondoren. 


  Brexitak gainera gainerako herrialdeekin duten harreman komertzialean eragin du, adibidez Españaren kasuan. Aurtengo urtarriletik uztailera bitartean, Espainiak 8.267 milioi librako ondasunak esportatu ditu Erresuma Batura, 2019an baino % 19 gutxiago, momentu horietan Iberiar Errepublikak 10.195 milioi librako ondasunak esportatzen baitzituen. Datu hauekin 2015era itzultzen gara, une horretan ikusi baitziren gaur egungo datuak bezain baxuak. Erresuma Batutik egindako inportazioei erreparatzen badiegu, % 30eko jaitsiera ikusten da, 4.339 milioi libretaraino aurtengo urtarriletik uztailera. Brexit-ak herrialdearen beraren interes komertzialak murriztu ditu.

 

  Oraindik ere datozen urteetan aldaketak egongo dira Bretix-a dela eta Erresuma Batuko ekonomian, langabezia handia espero da 520.000 eta 800.000 artean. Kanpo-sektoreari dagokionez, “Tesorok” libraren % 12 eta % 15 arteko prezio-jaistea aurreikusten du. Erresuma Batuak BPGren % 4,5 inguruko defizita du kontu korrontean, eta zailagoa izango da Europar Batasunetik datozen kapital-fluxuekin finantzatzea. Defizit publikoa 20 eta 40 milioi libera artean haziko da imigrazioaren beherakadaren eta egonkortzaile automatikoen bilakaeraren ondorioz. Aparteko doikuntza-neurriak hartu beharko dira efektu hori zuzentzeko... efektu uzkurgarri berriekin. 


Beraz momentu hauetan Erresuma Batua ekonomiaren ikuspuntutik momentu kritiko batean dago, eta espero da urte batzuk irautea krisi honek.


Iturriak: Brexit: Brexit: las consecuencias económicas de la salida de Reino Unido de la UE (elconfidencial.com)

El Brexit causará el doble de daño a la economía de Reino Unido que el covid, según la AIReF británica - elEconomista.es

El Brexit: un daño colateral para la economía española - Inversion.es


  

LAIA VILLARRUBIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.