2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

ARGINDARRAREN IGOERA



Azken hilabeteetan izan den berri honi buruz asko hitz egin da, argindarraren igoeraz, eta jendea geroz eta beldurtuagoa dago fakturekin, gaur egungo arazo bat denez, eta ekonomiarekin zerikusia duenez, honi buruz hitz egitea erabaki dut.


Azken hilabete hautean asko igo da argindarraren prezioa. Duela urtebete, 60€eko prezioa zuen megawatt-ordua, orain aldiz, 260€. Ondorioz, ekoizpena kostuak %25 garestitu dira, 200 euro baino gehiafo megawatt-orduko. Igoera honek jendea eta enpresak asko beldurtzen ditu. Honen inguruan hitz egin zuen jaurlaritzak duela aste batzuk, beraiek diotenez, arazoaren muina tarifa defizitean dago, horregatik egin du Espainiako Gobernuak energiaren erreforma hau. Hortaz gain, Jose Manuel Soriak dionez, neurririk hartu ez balitz, fakturak are garestiagoak izango zirela, beraz mesede antzeko bat egin digutela adierazi du. 


Sektoreak bultzada handia jaso zuen, eta horiek ordaintzeko faktura neurri txikiagoan igotzea erabaki zuten gobernu ezberdinek. Baina defizita txikitzeko egin diren erreforma ezberdinak ez dira nahikoak izan. Denera, 10.000 milioi amortizatu dira, baina zuloak handitzen jarraitzen dute.



Argindarraren igoera: elektrizitatearen prezioa 95 euro ingurukoa da
MARTIN ORMAETXEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.