2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

Argindarrari Beldurra


Lengoan Azkoitiko Sidenor Enpresak (Ailtzairugintza) aipatu zuen ekoizpenak eten beharko dituztela argindarraren kostu handiaren ondorioz. Bertan 800 langilek egiten dute lan. Argindarraren kostu handiaren ondorioz, ekoizpen kostuak %25 garestitu zaizkio, 200 euro baino gehiago kostatzen zaie altzairu tona batek. Dakigunez, altzairugintzak argindar asko kontsumitzen du, batez ere, beste altzairugileak bezala labe elektrikoak erabiltzen dituztelako beraien lana osatzeko. Aipatu dute, industriako enpresa hauei zuzen-zuzenean kalte egiten diela eta azkenean enpresa guztiek ondorioak jasoko dituztela beraiek bezala, kasu hontan ekoizpena etenduz.

Dituzten kostu finkoetan, megawatt-ak orduro 70 eta 100 euro artean garestitzen ari dira. Izan ere, Espainiako Gobernuak isurketa askeen gainean jarri duen zigor-saria industria handiak ordain dezan nahi dute. Enpresa eta negozio txiki askok, beldur dira egoera hau okerrera joatea, batez ere, orain duten kostuak izugarriak direlako, aipatzen zuten harrituta geratzen zirela argindar faktura iristen zitzaien bakoitzean. Sidenorrek nabarmendu du fabrikak ixteak funtsean ez duela arazoa konpontzen, eta komunikatu du “argindarraren prezioaren kontrolik ezak jarraituz gero beste neurri batzuk hartu beharko direla”.

Nire ustez, arazoa handia da batez ere, sektore askotan kalte egiten ari dela ikus dezakegulako. Industria sektorean ikus dezakegu, duten kapital finkoak kontsumitzen duten argindar kantitate handiak kostu handiak izaten ari direla, eta bestalde, familien artean badaude asko zailtasunak izaten dituztela faktura izugarri hauek ordaindu ahal izateko.

Oier Muñoa


https://www.berria.eus/albisteak/204910/argindar-fakturak-beldurtuta.htm


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.