2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

LA PALMAKO SUMENDIAREN ERAGIN EKONOMIKOA

Joan den irailaren 19an, La Palmako “Cumbre Vieja” sumendia erupzioan sartu zen. Ordutik, 6500 metroko sumendiak ez du laba kanporatzeari utzi, eta zientzialariek oraindik ez dute zehaztu noiz amaituko den fenomeno hau. Hala ere, bere karakteristikak kontuan hartuta, 24 eta 86 egun arteko iraupena izango duela estimatzen da. La Palmak jasan zuen azkenengo sumendi-erupzioa, 1971. urtean izan zen, baina hartan, “Teneguia” sumendia izan zen erupzioan sartu zena.  Askorentzat “Cumbre Vieja”-ko gertaera hau espektakulu eta ikuskizun bat izango den arren, La Palmako biztanleentzaz zorigaitz sozial zein ekonomiko bat da.


Sumendiak erupzioan daramatzan 10 egunetan, uharte osoko %1-ko azalera kaltetu egin da. Esaterako, ia 1000 eraikin suntsitu dira eta 6000 biztanle baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte. Kanariar gobernuak sumendiaren erupzioaren eragin ekonomikoa 500 milioi eurotan kalkulatu du. Orain arte, La Palmak 5,23 milioi euroko dohaintzak jaso ditu kaltetuenei laguntzeko.


Bestetik, kaltetutako laboreen azalera 202ko hektareakoa da: 106 platanondoetan, 51 mahastietan eta 16 ahuakateondoetan. Platanoaren industriaren pisua irlako nabarmenetako bat da. 2020an La Palmak 144.302 tona platano esportatu zituen, 135 milioi euro inguruko diru-sarrerak lortuz. Kopuru horri diru laguntza publikoak kontuan hartuz, 45 milioi euro gehiago gehitzen zaizkio. Hau da, ekonomiaren %11 baino gehiago, 180 millioi euro uhartearen 1580 milioiko BPGtik, zuzenean platanoaren industriatik eskuratzen du La Palmak. 


Turismoari dagokionez, bi aurpegi guztiz desberdinak ikusi dira. Batetik, biztanleriaren zati batek ez zuen etikoki zuzena ikusten, hainbeste familiaren sufrimendua eragin duen hondamendi naturala, espektakulu moduan erabiltzea. Bestetik, orain arte turismoaz eta honen sarreretaz bizi diren negozio eta enpresena. Lehengo asteetan espezialistak ondorioztatu dute La Palmako ekonomiak turistak behar dituela suspertze ekonomikorako. Tokiko ekonomian laguntzen duen turismoa, aberastasuna sortzen duena, eta ingurumena eta bertako biztanleak errespetatzen dituena.


Sarreren jaitsiera ikusita, turimotik bizitzen diren langileak ERTEra itzultzeko arriskuan daude. Uharteko turismo ekintzaileek honakoa diote: "Irla laguntzeko eta bertako biztanleen etorkizuna defendatzeko modu lagungarriena La Palma bisitatzea, bertan egotea eta kontsumitzea da, desabantaila ekonomikoa ekiditeko". Bestela, kalteak itzulezinak izan daitezke ondorioztatzen dute.


Aurretik esan bezala, oraindik ez dago zehaztuta noiz utziko dion laba botatzeari sumendiak, eta ondorioz hauek estimazioak besterik ez dira, edozein momentutan egoera guztiz aldatu daitekelako. Hala ere, garbi dagoena, fenomeno honek izugarrizko kalteak eragi dizkiola irlako ekonomiari. Baina nork daki, ea erakargarri turistiko bat sortuko da honen bitartez eta La Palma inoiz baino indartsuago itzuliko den.


https://www.niusdiario.es/sociedad/medio-ambiente/mes-bajo-volcan-la-palma-cifras-destrozo-imagenes-erupcion_18_3220096465.html


https://elpais.com/sociedad/2021-10-01/el-impacto-economico-del-volcan-jaque-a-los-dos-sectores-clave-del-pib-de-la-palma.html



MAREN DEL CAMPO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.