2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

NEWCASTLEREN EROSKETA

Duela aste bat, Newcastle United futbol talde ingelesa erosia izan zen. Horrek futboleko munduari eta batez ere futboleko ekonomiari kriston buelta eman dio, izan ere eroslea Arabia Saudiko funts burujabea izan da eta funts horrek 320.000 milioi euroko fortuna du, aurreko klubik aberatsenak baino hamaika handiz handiagoa. 


Erosketa hori ez da batere simplea izan, besteak beste ekialdeko lurraldeek pirateo arazoak izateagatik BeIn Sportsekin Ingalaterrako ligak erosketari uko egin ziolako hasiera batean, eta horren ondorioz bukaerako erosketaren prozesuak 18 hilabete iraun zituen. Horrek operazioan hainbat muga eragin ditu, esate baterako sauditar errege familiaren betoa.


Operazioa edo erosketa 354 milioi eurogatik egin zen, eta horrek Mike Ashleyren 14 urteko mandatua bukatutzat eman zuen. Orain Newcastleren egoera guztiz aldatuko da; nahiz eta “fair play financiero” hori eduki, klubak gastatzen duten diru kopurua erregulatzen dutela, klubak diru gehiago gastatzeko ahalmena edukiko du. Urtero ezingo dute daukaten diruaren zati gehiena gastatuko, baina azkeneko udan 29 milioi gastatzetik denboraldi bakoitzean200 milioi gastatu ahal izatera pasatuko dira.


Arabia Saudiko funts burujabeari dagokionez, horrela banatuko dute 320.000 milioiko fortuna hori: %80a klubarentzat, fitxaketetan, mantentze-lanetan eta nahi duten edozer gauzatan gastatzeko; %10a Amanda Staveley britaniar inbertitzailearen PCP Capital Partners enpresarentzat; azkeneko %10a Simon eta David Reuben sustatzaile inmobiliarioentzat.


Datu eta informazio gehienak webgune honetatik hartuta daude:

https://www.eleconomista.es/deporte-negocio/noticias/11424988/10/21/El-fondo-de-riqueza-saudi-compra-el-Newcastle-convirtiendolo-en-el-club-mas-rico-del-mundo.html


OIER BALDA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.