Joko olinpiko batzuk zure herrialdean hartu edo ospatzea bi ondoio eduki ditzake, ondo ateratzen bada diru-sarrera handiak egon daitezke eta instalazioetan egindako inbertsio guztiak gaur egun erabiltzen jarraitzen dira. Baina badago gaizki ateratzeko aukera badago, diru asko galtzeko arriskua eta instalazioak abandonatuak geratzeko arriskua hor dago. Azken urteetako joko olinpikoak ikusten baditugu Bartzelona eta londres gauzak ondo ateratzearen adibide garbiak dira, baina Rio de Janeirokoak aldiz gaizki ateratakoen adibide dira. Tokio 2020 ere Rio de Janeiroren bide berdinetik joan dela ematen du.
Uda honetan Tokion ospatutako joko olinpikoak, berez aurreko udan ospatu behar ziren, koronabirusaren ondorioz ezin izan ziren ospatu baina azkenean aurten lortu dute horrenbeste gogoz itxarondako joko horiek antolatzea. Nahiz eta ez diren beraiek pentsatzen zuten bezela izan, oraindik ere pandemia batean bizi garelako.
Pandemia hau hasi zenetik 2020ko martxoan, ekonomia okerrera joan da pixkanaka pixkanaka, eta covid 19ari aurre egin ahal izateko jarritako murrizketek ez dute batere lagundu ekonomia hobera joan dadin. Nahiz eta azken bolaran gauzak hobetzen hasi diren olinpiada hauek jokatu ahal izateko neurri batzuk hartu behar izan ditu Japonek. Bertan egondako murrizketa bat, jokoak publikorik gabe ospatzea izan da, eta horrek ekonomiaren ikuspuntutik ez dio batere lagundu tokio eta inguruko herri eta hiriek egindako inbertsioei. Murrizketa hau jarri zutenetik garbi zegoen Japonek ez zuela asko irabazteko baina ala ere saiatzea erabaki zuten, eta kasu honetan ez zaie batere ondo atera.
Izan ere olinpiar joko hauek historia ospaturiko joko garestienak izan dira, 13.000 milioi euroko gastuekin gutxigora behera, gainera urtebete atzeratu izanak 2.300 milioi euromgaldu izana eragin du. Berez gastuak altuak izan daitezke baina Tokyok ingreso gehiegi ez eukitzearen zorte txarra ere izan du. Izan ere turismoko sektoreak inbertsituta zeukan guztia ez du berreskuratu, guztiz debekatuta zegoelako jendearen presentzia jokoeta, eta instalazioetan egindako berrikuntzeta inbertsitutakoa ere ez da berreskuratu. Berain modu bakarra inbertsitutako diru hori berreskuratzeko telebista izan da, jende guztiak bere etxeetan ikusi behar izan dituelako joko hauek eta telebistan ikustea zen geneukan modu bakarra.
Tokyori ez zaio batere ondo aterako jokuak, baina zenbat irabazi dute domina lortu duten kirolariek?
Hori herrialde bakoitzaren arabera da, espaniar kirolarien kasu honako hau da: bakarkako kiroletan; urrea irabaziten bazuten 94.000€ ko saria, zilarra irabaztearen kasuan 48000€ ko saria eta brontzezkoa irabaztean 30.000€ ko saria. Binakako kirolen kasuan: urrezko domina bat lortzen bazuten 75.000€ ko sariarekin saritzen da kirolari bakoitza, zilarra lortzerakoan 37.000€ ko sariarekin saritzen kirolari bakoitza eta brontzea lortzerakoan, aldiz, 25.000€ ko saria lortzen du bakoitzak. Taldeko kiroletan urreko dominak 50.000€ko saria suposatzen du, bigarren geratzeak 29.000€ ko saria eta azkenik brontzeak 18.000€ ko saria suposatzen du. Duela 5 urte Rioko Olinpiar Jokoetan sariak berdinak izan ziren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.