Ostalaritza, beti izan da eguneroko jarduera bat, lagunekin, familiakin edo bakarrik egiteko jarduera, baina Covid-19 pandemia agertu zenetik hainbat aldaketa izan ditu. Lehenengo helburua pertsonak babestea izan da eta horren ondorioz, jarduera ekonomiko ugari itxi dira, batez ere, ostalaritza. Horren haritik, beraien funtzionamendua aldatu behar izan dute, lanean jarraitzeko.
Guzti hau kontutan izanik, jarduera ekonomikoan izan duen inpaktua garrantzitsutzat jotzen da. Esate baterako, INEren Zerbitzu Sektorearen Jarduera Adierazleen datuen arabera, pandemiak 67.000 milioi euro inguruko galerak eragin zituen ostalaritzan. Hori gutxi balitz, hainbat pertsonek beraien lana galdu dute. Adibide bezala da, ERTEan guztira 334.100 langile daudela gaur egun.
Gainera, badira hainbat lokal itxi direla eta irekitzeko aukera izan ez dutenak, dirua ez dutelako aurrera jarraitzeko edo beldur direlako ireki eta gero gai ez izatea jarraitzeko. Esate baterako, 40.000 lokal dira gutxi gora behera pandemia hasi zenetik guztiz itxi direla eta orain arte ireki ez direnak.
Nire ustez, ostalaritzari lagundu egin behar zaiola, esan daiteke pandemiaren ondorio guztiak edo gehienak ostalaritzak jaso dituela eta hainbat famili dira aurrera jarraitu ezin dutenak.
https://www.elconfidencial.com/empresas/2020-12-15/hosteleria-crisis-cierre-empleo-anuario_2872900/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.